8 2017.04.08

Lauburu K.E. Ibarra Mahalak berriro etxean jolastuko du / Lauburu K.E. Mahala vuelve a jugar en casa

2017-04-08T08:37:23+02:0008/04/2017|

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak, aurreko asteburuan irabazi eta oraingoan berriro etxean jolastu beharko du, Kantabriako Marrock C.D. taldearen aurka. Partida gaur izango da Belabieta kiroldegian 18:00etatik aurrera. Ligaren amaiera zirraragarria izaten ari da, titulua lortzeko faborito direnak, beren partidak irabazten ari baitira. Jardunaldi honen ondoren txapelketa eten egingo da astebetez, aste santuko oporrak direla eta. Itzuleran, txapelduna ezagutzeko bi jardunaldi besterik ez dira geratuko, baina jakina, aukera hori izateko gaurko partida irabazi beharra dago. LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoak, Zaldibiako pista zailean galdu bazuten ere, titulurako play-offean sartzeko aukerekin jarraitzen dute oraindik. Atzokoan final berri bat jokatu zuten [...]

7 2017.04.07

Lauburu K.E. Santurtzira joango da / Lauburu K.E. se desplaza a Santurtzi

2017-04-07T16:23:59+02:0007/04/2017|

Larunbatean Lauburu K.E. taldeak jokatu beharko duen partida oso garrantzitsua izango da. Santurtziko udal kiroldegian izango da, 18:15ean. Bizkaitarrak, 24 punturekin, sailkapen taularen hamahirugarren postua betetzen dute, jaitsieratik 3 puntura besterik ez, eta moratuengana hurbiltzen eginahalak egingo dituzte. Bost norgehiagoka besterik ez dira falta lehiaketa amaitzeko eta Lauburu K.E., 21 punturekin jaitsiera markatzen duen Gracurris taldetik 7 puntura dago momentu honetan. Ondorioz, Santurtzin jokatu beharreko partida hau irabaztea berebizikoa bilakatzen da; errioxar taldearen porrotak kategoria salbatuko lioke. Taldea Santurtzira doa lehenbiziko itzuliko berdinketa hura ordainetan hartzea eta batezbestekoa lortzea; orduan ez zuten-eta, partida ona jokatu. Aurreko asteburuan Belabietan, A.D. San [...]

4 2017.04.04

Lauburu Mahalak hiru puntu gehitu ditu Belabietan / Lauburu Mahala suma tres nuevos puntos en Belabieta

2017-04-04T16:19:32+02:0004/04/2017|

Jubenilen Ohorezko Mailak ez du amore eman eta Zierbenari 5-1 irabazi dio Batzuetan, gauzak errepikatzen direnean, kasualitaterik ez dagoela pentsaraztea eramaten gaitu, gertakizunak zerbaitek eraginda izaten direla. Gure jubenil gazte oparoei kontrako eztarritik joaten zaie kategorian hondarrean dagoen taldea. Sailkapenaren arabera bi taldeen arteko aldea handia bada ere, haien aurka jokatu eta irabazi dituzten lau partidetan, markagailua bereganatzeko maila handiagoko beste edozein taldeekin baino zailtasun handiagoak izan dituzte. Zierbenak oso talde gaztea du, partida guztietara lauzpabost kadete eramaten ditu eta jarraipena emanez gero, mutil hauek etorkizunean emaitza hobeak eskaintzeko aukera izango dute. Ibarrako lantaldeak ere, etorkizunera begirako egitura du, behin [...]

3 2017.04.03

Lauburuk asmatu ez eta aurkari handi baten aurrean erori zen (3-4) / El Lauburu no encuentra el acierto y cae ante un gran rival (3-4)

2017-04-03T17:05:54+02:0003/04/2017|

Porrota mingarria atzokoa; lehiakor agertu eta azkenera arte borrokatu bazuen ere, une zehatz batzuetan inspiratuago agertu zen aurkari bat nagusitu zitzaion Laubururi. San Juanek egindako lehenbiziko tantoa erremontatu ostean, moratuek ez zuten 2-1eko errenta mantentzen asmatu eta 3-4ko emaitzarekin galtzera iritsi ziren. Norgehiagoka bi taldeak beren ideien araberako defentsa eginez hasi zen; Lauburu aurkariaren zelaira arrimatzen zen nafarren baloi irteera ekidin asmoz, eta San Juan aldiz, pista erdian zain geratzen zen ondoren trantsizio azkarren bidez ateratzeko. Lauburu oso ongi sartu zen partidan, aurkariak baino trebetasun handiagoa erakutsiz elaborazioan, honela, lehenbiziko aukerak moratuentzako izan zirelarik. Alta, lehenbiziko zatiaren erdialdean, nafarrek biziago [...]

Go to Top