LAUBURUK RAID SBAA HEGALEKO AURRELARIA FITXATU DU
Raid Iruñeko San Juan taldetik dator eta, senior kategoriako bere lehen urtea izango den honetan, areto futboleko jokalari bezala hazten jarraitzeko ilusioarekin iritsiko da Ibarrara Javiren eta Oihanen irteera nolabait konpentsatzeko, jokalari ezkertiarren bila ari zen kluba inguruko merkatuan. Izan ere, bi jokalari horiek kluba uztean, lehen taldearen egitura apur bat desorekatuta gelditzen zen. Hura baldintza esklusiboa izan gabe, entitate morearen prioritate bihurtu zen. San Juan Kirol Elkartean 3 [...]