30 2020.10.30

LAUBURUREN ESKAERA ONARTUZ, ATZERATU EGIN DA LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA

2020-10-30T16:38:39+01:0030/10/2020|

Azken asteetako ziurgabetasuna medio, gure lehen taldeak Bilbora bidaiatu behar zuen igande honetako 12:00etan mailaz igo berri den Gora Grupo Iron taldearen aurka jokatzeko. Hala ere, partida atzeratzea eskatu behar izan du Lauburuk, eta Areto Futboleko Batzorde Nazionalak jada ofizialki onartu du eskaera. Atzerapenaren arrazoia norgehiagoka legez jokatzeko ezinbestekoa den jokalari kopuru falta da. Alde batetik, Nafarroako Gobernuaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduak Bigarren B Mailako taldeko 4 kideri eragiten die, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzaren 36/2020 Dekretuak kategoria absolutuko talde semiprofesionaletakoak ez diren kirolarien mugikortasuna mugatzen du. Horrela, Espainiako Futbol Federazioak aurreikusitako liga hasierako datarekin aurrera jarraituz gero, igandeko [...]

20 2020.10.20

HIRUGARREN LAGUNARTEKOA, KONFIANTZA IRABAZTEN JOATEKO BALIOKO DUEN GARAIPEN BATEKIN

2020-10-20T18:44:48+02:0020/10/2020|

Gure lehen taldeak C.D Ibararte taldearen bisita jaso zuen larunbatean, azken asteetan landutako guztia praktikan jartzeko balioko zuen bere hirugarren prestakuntza-testean. Oro har, partida ona izan zen. Lehen zatia etxeko taldearen baloi jabetzarekin hasi zen. Nagusitasun horrek, hasieratik defentsan egindako presio handiarekin batera, bere fruituak ematen zituen Iñigok baloia lapurtu eta 6.minutuan markagailura igotzen zuen lehen golarekin (1-0). Gainera, beste bi minutu besterik ez zituen behar izan gure 2 zenbakiak markagailuan distantziak handitzeko nahikoa arrisku sortzeko. Izan ere, aurkarien taldeko jokalari batek zuzenean sarera zihoan baloia eskuekin geratu ostean, penaltiz bere bigarren gola sartzeko oso gertu egon zen Iñigo. [...]

15 2020.10.15

AHALIK ETA GEHIEN LEHIATUZ, EZ ZEN EZER ERABAKI AZKEN MINUTURA ARTE

2020-10-15T21:50:09+02:0015/10/2020|

Laskorainen aurkako lehen esperientziaren ondoren helburuak ondo ezarrita, Tafatrans talde indartsuari egin zion aurre atzo Jota Arreguik zuzentzen duen taldeak, txapelketa hasi aurretik bere bigarren testa izango zen horretan. Raid, Alvaro, Aldalur, Zumeta eta Endika izan ziren hasierako boskotea. Ekintza arriskutsu bat gauzatuta lehen arriskua talde bisitariak sortu zuen arren, nabarmentzekoa den geldialdi batekin lortu zuen Endikak baloia kanpora ateratzea. Era berean, jokoaren lehen minutuetan baloiaren jabetza nafarrena izan bazen ere, Arreguiren taldeak, partidan guztiz sartuta eta beldurtzeko asmorik gabe, horri aurre egiten jakin izan zuen. Horrela, oso gutxi falta izan zitzaion Boliri 7.minutuan markagailura lehen gola igotzeko, Endikak [...]

5 2020.10.05

BEHARREZKO LEHEN KONTAKTUA, LIGA HASTEKO HILABETE BATEN FALTAN

2020-10-05T16:28:48+02:0005/10/2020|

Areto futbola Belabietara itzuli zen larunbatean, Lauburu K.E eta Laskorain K.E-ren arteko goi mailako norgehiagoka batekin. Pistan zenbait entrenamendu burututa, lehen hartu-emana izango zen denbora askoren ostean eta, beraz, jokalariek lehiaketako sentsazioak berreskuratzen hastea zen helburu nagusietako bat. Lehen lagunartekoa izanda garrantzitsuena erritmoa hartzea zela jakinda ere, bi taldeek joko bizia eskaini zuten hasieratik. Hala, soilik hiru minutu pasatxo behar izan zituen Iñigok markagailua estreinatzeko, hiru atzelari tolosar ezustean harrapatuta, areatik oso gertu egindako ekintza bikain bat golean amaituz. Pistara itzultzeak zekarren urduritasunak eta gogoak, motibazio handia suposatzen zuen eta, lehen golak, horri guztiari eusteko balio izan zuen. Hala [...]

Go to Top