NAFARREN ITZULERA – Elkarrizketa Andoni Carlosenarekin
Pandemiaren ondorioz hilabete askotako etenaldiaren ondoren, azkenean, entrenamenduekin hasteko aukera izan zenuten. Dena aurrera zihoala zirudienean, eta liga hastear zegoenean, albiste txarra iritsi zen: Nafarroako Gobernuak ezarritako mugikortasun murrizketak medio, nafarrak ezin izango zenuten ez entrenamenduetara ez partidetara joan 1. Nola sentitu zinen albistea ezagutu zenuenean? Egia esan, apur bat zapuztuta. Ez zen erraza izan barneratzea eta, are gutxiago, hilabete eta erdi entrenatzen egon ondoren. Denbora asko geldirik egon ostean, berriro ere lehiatzeko aukera ikusten genuen eta hura egun batetik bestera kentzea gogorra izan da. Ziurgabetasunez betetako hilabetea izan da. Ezin genuen entrenatu, partidak bertan behera utzi behar ziren [...]