LEHEN PORROTA AREVALOREN TALDEARENTZAT
19 partida jarraian irabazi ondoren, Lauburu Ibarra Mahalak denboraldiko lehen porrota jaso du La Esperanza Rangers talde asturiarraren aurka (6-3) Partida ona izan zen ibartarrentzat eta itxura ona utzi zuten Asturiasen. Dena den, ez ziren fin ibili azken metroetan eta, 49 segundoren faltan, markagailuan 3-3-ko emaitza mantendu arren, penalti bikoitz zorrotz batek eta 5x4ko jokoan egindako bi akatsek, denboraldiko lehen porrota ezagutzera eraman zituen. Baloiaren jabetzarekin hasi zen partida talde morearentzat. Etxekoek pista erdiko zein hiru laurdenetako defentsa aldaketak egin zituzten, baloia lapurtzeko asmoz, kontraerasoan azkar atera ahal izateko. Moreak, ohiko joko posizionalarekin, haiek erabilitako defentsa gainditzen saiatzen ziren, [...]