DENBORALDI BEREZI BATEN AMAIERA HIRUGARREN SAILKATU GISA
Atzo gure taldeak 20-21 denboraldiko azken partida jokatu zuen Belabietan, Ligako egungo txapelduna den Tafatrans Vulcanizados Ruizen bisita jasoz. Jotak zuzendutakoek irabazi eta zikloa hirugarren sailkatu bezala itxi nahi zuten. Nahi eta ahal, hala izan zen. Izan ere, gogoa izatea eta ilusioa mantentzea da kontua eta talde moreak ezin izan zuen hori hobeto erakutsi. Partida Zumeta, Antxon, Andoni, Raid eta Peñarekin hasi zen. Zumeta jokaldia amaitzen saiatu zen lehen [...]