PORROTA ETXEAN, ASKO ERAKUTSI ZUEN TALDE BATEN AURKA

2021-11-01T11:29:45+01:0001/11/2021|

3 puntuk egiten die ihes ibartarrei Patatas Gómez Sala 2012 taldearen aurka 2-4 galdu ostean Jotaren taldea atzo itzuli zen Belabietara Ligako 7. jardunaldia jokatzera. Horretarako, Zaragozako Patatas Gómez Sala 2012 taldearen bisita jaso zuten. Joan den asteburuan Pinsequeren aurka galdu ondoren, funtsezkoa zen 3 puntuak lortzea, are gehiago kontuan hartuta etxean irabazteak beti batzen duela, eta asko. Horrela, Oscar, Adil, Christian, Boli eta Marcosekin hasi genuen lehen zatia. Baloia martxan jarri eta lehen aukera izan zitekeena Christianek izan zuen, falta batetik jaurti ondoren. Hala ere, Zaragozako taldeak baloia aldentzea lortu zuen. Ericek ere ezustean harrapatu zuen markagailua ireki [...]