30 2021.11.30

3 PUNTU LORTU DITU ETXEAN LAUBURU IBARRA MAHALAK

2021-11-30T10:51:24+01:0030/11/2021|

Lauburu Ibarra Mahalak 9.jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean Belabietan, Pijaos CD taldearen bisita jasoz. Gure taldeak ezin hobeto hasi zuen norgehiagoka eta, bigarren minuturako, jarria zuten 2 eta 0-koa markagailuan. Hala ere, aurreneko zatian, ez zuten lortu euren erritmoa bilatzea, ezta defentsan eroso egotea ere; izan ere, oso jokaldi bertikalak landu zituen aurkariak. Horren aurrean, moreek lanean jarraitu zuen eta 3 eta 0-koaren joan ziren atsedenaldira. Aipatutako sentsazio horiek medio, garrantzitsua zen partidan aurretik mantentzea, batez ere, mentalki. Aldageletatik bueltan, egoera aldatu eta ondo dominatu zuten ibartarrek. Horren isla, gutxinaka, gol gehiago etorri ziren eta 7 eta 0-ko [...]

26 2021.11.26

NORABIDE ALDAKETA POSITIBOAN MURGILDUTA, LIDERRAREN BISITA

2021-11-26T10:15:56+01:0026/11/2021|

Aurreko denboraldian ere lehen postua eskuratu zuen mailako liderraren aurka jokatuko dute bihar piparreroek 2B mailako gure taldeak Ligako hamaikagarren jardunaldiko partida jokatuko du larunbat honetan etxean. Horretarako, Tafa FS sailkapeneko liderraren bisita jasoko dute, iaz ere Ligako txapeldun izendatu zena. Jotaren ustez, ez dago zalantzarik: partida oso zaila izango da, batez ere, nafarrek aurreko denboraldiko talde egiturari eusten diotela kontuan hartuta. Gainera, kalitate handiko jokalariak gehitu dituzte, eta, horrekin, talde are lehiakorragoa osatzen dute. Hala ere, ibartarrek aurkaria jasotzeko gogo handia dute. Hobekuntza egoera batetik gatoz, azken bi norgehiagoketan 4 puntu batuz. Helburua horretan jarraitzea da, eta zer [...]

23 2021.11.23

JAURTIKETETAN EGON ZEN GAKOA

2021-11-23T10:05:21+01:0023/11/2021|

Lauburu Ibarra Mahalak 8.jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean Belabietan. Gaur egungo liderra den Goierri taldearen bisita jaso zuten eta Arevalok bizkarrak irabazteko burutzen duten lauko jokoa eta estrategia bidez egiten duten lan ona nabarmendu zituen norgehiagokaren aurretik. Zailtasunaz jabetuta baina puntuak lortzeko nahikoa indarrarekin zelairatu ziren ibartarrak. Lehen zatia ona izan zen etxekoentzat, eta aurkariak baino aukera gehiago izan zituzten. Dena den, ez zuten jakin horiek ondo gauzatzen.  Eskarementurik ez izatearen ondorioz, falta inozoak egin zituzten area ertzean eta horrek partida baldintzatu zuen. Aurkariak ere egin zuen bat edo beste, baina gureek ez zuten lortu horiei etekina ateratzea. [...]

22 2021.11.22

IZUGARRIZKO GARAIPENA QUEL-EN

2021-11-22T10:44:33+01:0022/11/2021|

Larunbatean gure taldea Errioxara joaten zen, Quel herrira, Ligako hamargarren jardunaldia jokatzera. Jotaren arabera, helburu nagusia “norabide onarekin jarraitzea” zen. Hortik aurrera, emaitzak bakarrik etorriko ziren. Aurkariaren pabiloira mentalizatzeko eta norgehiagoka garrantzitsuari begira berotzeko adina denborarekin iristen ginen. Moreek lehiatzeko eta puntuak lortzen jarraitzeko gogoa dute, eta asteburuko giroak pentsamolde positibo hori eskatzen zuen. Marcos, Ekain, Boli, Chuky eta Oscarrekin hasi genuen partida. Lehenengo hurbilketak gureak izan ziren, baina Quel berehala hasi zen arriskua sortzen. Jabetza mantentzen genuen eta aukerak sortzen genituen, kanpoko jaurtiketekin amaituz, baina baloia ez zen sartzen. Defentsan, Quel zain zegoen pista erdian. Ibartarrek, aldiz, hasieratik [...]

19 2021.11.19

BISITA TAULAKO BOSGARREN SAILKATUARI

2021-11-19T10:25:08+01:0019/11/2021|

Larunbatean 2B mailako gure taldea Errioxara joango da Ligako hamargarren jardunaldiko partidan FS Villa de Quelen aurka jokatzeko. Larunbatekoarekin, 6 partida besterik ez dira geratzen lehen fasea amaitzeko, eta, zalantzarik gabe, talde guztien anbizioak gora egiten du astez aste. Queli dagokionez, sailkapeneko 5. postuan dago gaur egun, laugarren postuan dagoen Otxartaberen puntu kopuru bera pilatuz eta guri 5 puntuko aldea ateraz. Orain arte jokatu diren 9 jardunaldietatik 4 irabazi dituzte, 2 berdindu eta 3 galdu. Gure entrenatzaileak dioenez, fisikoki indar handia duen taldea da. Gainera, etxetik kanpo Guadalajararen aurka 3-7ko emaitzarekin irabaztetik datoz. Etxekoek Quelen eraginkortasuna eta beren 5-eko [...]

15 2021.11.15

LAUBURU IBARRA MAHALAK EZ DU PUNTURIK LORTU SONDIKAN

2021-11-15T19:38:07+01:0015/11/2021|

Lauburu Ibarra Mahala Sondika joan zen atzo, Ligako zazpigarren jardunaldiko partida jokatzera. Aurkaria, Hegalariak Suelbat, Aitorren arabera, 40 minututan lehiatzen dakien taldea da eta, beraz, jakitun ziren menderatzeko zaila izango zela norgehiagoka. Hala ere, kontzentratuta joan ziren irabaztera, puntuak lortzen jarraitzeko eta, horrela, taularen goialdean mantentzeko; are gehiago, kontuan hartuta joan den asteburuan puntu bakarra lortu zutela etxean, 0-0eko berdinketaren ondoren. Horrela, partida Marcos, Agirretxe, Iturri, Zubillaga eta Martin bostekoarekin hasi zen. Lehen sentsazioak ez ziren onak izan eta, ia lehen minutuaren barruan, ibartarrak atzetik ziren markagailuan (1-0). Ondoren, pixkanaka, taldea partidan sartzen joan zen eta Martinen eskutik lortutako [...]

15 2021.11.15

ZAPORE GAZI-GOZOA DUEN PUNTUA

2021-11-15T10:45:36+01:0015/11/2021|

Atzo gure taldea Belabietara itzuli zen norabidea berreskuratu eta aspaldi ikusi ez dugun bertsio hori izaten saiatzeko asmoz. Bajek gure plantilla baldintzatzen jarraitzen dute, baina dena beste perspektiba batetik begiratzea tokatzen zen: zegoenak, gainerako guztia konpentsatzeko, hain zuzen ere, dena eman behar zuen.  Partida Marcos, Adil, Boli, Ekain eta Oscarrekin hasi zen. Bi taldeek sortu zituzten aukerak, baina 5. minutura arte ez genuen lehen gola ikusi. Ia pistara irten eta ondorengo lehen jokaldian, Chukyk markagailua estreinatu zuen Belabietan, eskuadratik sartutako gol bikainarekin (1-0). Ondoren, Zierbena berdinketa lortzeko zorian izan zen zutoinean amaitu zen jaurtiketa batekin. Gero, Christian zen kontraeraso [...]

12 2021.11.12

JOTA ARREGUI: “40 MINUTUETAN ZEHAR LEHIAKETAKO ERRITMOA MANTENTZEA DA HELBURUA”

2021-11-12T11:14:37+01:0012/11/2021|

Buelta Belabietara gure taldearentzat suzko proba izango den horretan Jotak zuzentzen duen taldea bihar itzuliko da Belabietara, 18:30ean, Ligako bederatzigarren jardunaldiko partida jokatzeko. Zierbena FSren bisita jasoko dute, gaur egun, bi postu gorago daudenak sailkapen-taulan, 3 garaipen, berdinketa 1 eta porrota batekin.  Gure entrenatzailearen arabera, “gustu ona” duen taldea da aurkaria, baloiaren jabe izatea gustatzen zaion horietako bat. Horri dagokionez, kontuan izan behar dugu aurten ziklo-aldaketa izan duen plantilla dela eta, zentzu horretan, gureen antz handia duela. Jotaren deialdiari dagokionez, Juaristik lesionatuta jarraitzen du ondo dakizuen bezala. Bestalde, Oscar zalantza izango da azken unera arte, soleoan dituen zenbait molestiengatik. [...]

8 2021.11.08

HAUSNARTZERA BEHARTZEN DUEN MEREZITAKO PORROTA

2021-11-08T17:58:27+01:0008/11/2021|

Gure taldeak ez du punturik lortu Iruñean eta bi postu jaitsi ditu sailkapen-taulan Atzo Iruñera joan ginen Ligako zortzigarren jardunaldiko partida jokatzera. Aurkaria, SCDR Anaitasuna, mailara igo berria, dinamika oso on batetik zetorren, eta funtsezkoa zen defentsako alderdia ondo lantzea nagusitu ahal izateko. Horrela, Jorge, Oscar, Adil, Boli eta Ikerrekin hasi genuen lehen zatia. Hasieran, gutxi gorabehera 5. minutuan, aurretik jarri ginen Christianek amaitutako estrategia on baten bitartez (0-1). Gola garrantzitsua izan zen, baina gutxirako balio digu gola sartzeak gero jokoaren arlo guztietan % 100ean ez bagaude. Eta, ez bagaude % 100ean, aurkariak nabaritu egiten du eta, jakina, ez [...]

5 2021.11.05

ERABAKIKORTASUNEZ, ETXETIK KANPO PUNTUAK LORTZERA

2021-11-05T16:30:35+01:0005/11/2021|

Erronka berria moreentzat, SCDR Anaitasunaren aurka igandean, 11:30ean Gure taldea Iruñera joango da igandean, 8. jardunaldiari dagokion partidan SCDR Anaitasunaren aurka jokatzeko. Hiru puntu batzeko beharra eta gogoa argiak dira eta, horrez gain, joan den asteburuan izan ez zituzten defentsa-sentsazio horiek berreskuratzea dute helburu. Nafarrei dagokienez, 2 garaipen, 2 berdinketa eta 3 porrotekin, Jotak zuzentzen dituenen puntu kopuru bera pilatu dute. Elkarrekin, kategorian azkar finkatu den eta oso lehiakorra den taldea osatzen dutela erakutsi dute. Gainera, gure entrenatzaileak dioenez, “plantilla defentsiboa” dute eta, aldi berean, “oso bertikala erasoan”. Are gehiago, oso estilo fisikoa eta indibiduala. Beraz, taula asko dituzten [...]

Go to Top