4-4KOA ATEZAINEN LAN BIKAINAK MARKATUTAKO PARTIDAN
Jotak zuzentzen duen taldeak sailkapeneko hirugarren sailkatuaren aurka jokatu zuen larunbatean lehen itzuliko azken jardunaldiko partida. San Juanen jokatzea beti da erronka bat, eta, beraz, ondo mentalizatuta iritsi ziren ibartarrak Iruñera. Gainera, azken orduko baja izan zen gure misterra eta horrek are gehiago zaildu zuen eszenatokia. Jorge, Ilias, Eric, Chuky eta Oscarrekin hasi ginen. Partidako lehen ekintzan, San Juanek barkatu egin zuen area ertzean egindako lapurreta baten ondoren. Gero, Jorgek bi aukera garrantzitsu saihestu zituen jarraian, eta Chuky kontra ateratzen saiatu zen. Ikerrek ere aukera polita izan zuen, Alvaroren zerbitzura. Etxeko atezainak kanpora atera zuen baloia. Lehen zatiko lehen [...]