31 2022.01.31

ARRATSALDEKO GOL BAKARRAK ERABAKI ZUEN PARTIDA AMAIERARAKO 1:53 FALTA ZIRELA

2022-01-31T09:44:40+01:0031/01/2022|

Larunbatean Zubirira joan ginen bigarren itzuliko hirugarren jardunaldia jokatzera. Aurrean, jaitsiera postuetatik aldentzeko 3 puntu behar zituen CD Ibararte talde indartsua. Horren aurrean, buru-belarri aritu beharra zegoen, Belabietako azken talkak sortutako sentsazio txar horiek alde batera uzteko. Horrela, Jorgek, Chukyk, Iliasek, Bolik eta Oscarrek osatu zuten hasierako boskotea. Lehen minutuetan ezin izan genuen erasorako aukerarik ikusi eta, defentsan, pista erdian itxarotea erabaki genuen gehienbat. Etxekoei dagokienez, kanpoko jaurtiketa indartsuekin hurbiltzen hasi ziren. Jorgeren funtsezko zenbait esku-hartzeek dena abisu batean geratzea eragiten zuten. Ondoren, Iliasek area ertzean egindako falta arriskutsu batek eta onartu ezin dugun baloi galera batek markagailua estreinatu [...]

28 2022.01.28

IHES EGITEN UTZI EZIN DUGUN BESTE AUKERA BAT

2022-01-28T09:25:50+01:0028/01/2022|

Bihar CD Ibararte nafarra izango dugu aurkari bigarren itzuliko hirugarren jardunaldiko partidan (19:00, Zubiri). Joan den larunbatean etxean galdu ondoren, gure entrenatzaileak argi dauka: egoera aldatu behar da. Horrela, asteak akatsak lantzeko eta izan nahi dugun talde hori osatzen jarraitzeko balio izan du. Aurretik ditugun erronka guztiak kontuan hartuta, funtsezkoa.  Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken postuan dago gaur egun, hamabosgarren eta hamalaugarren sailkatuekin berdinduta. Hala ere, oso argi daukagu datu horrek ezin duela eta ez duela balio behar izan guri konfiantza emateko. Inondik inora. Gainera, badakigu, dena eman ezean, nafarrek min handia egingo digutela. Denboraldi-aurrean euren aurka jokatutako lagunartekoan ikusi [...]

24 2022.01.24

BIZIAGOA ZELA ERAKUTSI ZUEN ARERIO BATEN AURKAKO PORROTA

2022-01-24T10:12:04+01:0024/01/2022|

Larunbatean Carnicería Hermanos Fuente Labastidaren bisita izan genuen bigarren itzuliko bigarren jardunaldia lehiatzeko. Etxean jokatuta erosoago sentitzen garela kontuan hartuta, Ericek aurretik aurreratu zuen 3 puntu batu behar genituela “taula gaineko postuetara eramango gaituen trena hartzeko”. Horren bila joan beharra zegoen. Alvaro, Eric, Chuky, Boli eta Jorgerekin hasi genuen lehen zatia. Chukyk sortu zuen arratsaldeko lehen aukera garbia, punteria apur bat falta izan zitzaion hurbilketa arriskutsu batekin. Gero, ez genuen jokaldiak burutzea lortzen eta, 7. minutuan, bisitarien aldeko lehen gola iritsi zen, Jorgeren esku-hartze bikoitz baten ondoren, azken aldaratze bat aprobetxatuta (0-1). Hasieratik intentsitate handiagoa erakusten ari baziren, aurretik [...]

21 2022.01.21

JOTA ARREGUI: “BERTIKALTASUNA ETA LEHEN LERROKO DEFENTSA GELDITZEA ESPERO DUGU”

2022-01-21T11:40:50+01:0021/01/2022|

Bihar 2B mailako gure mutilek 17. jardunaldiari egin beharko diote aurre eta Belabietara itzuliko dira 18:30ean. Carnicería Hermanos Fuente Labastida talde arabarraren bisita jasoko dute. Dakigunez, talde hau, aurten igo da mailara. Hala eta guztiz ere, badakigu Bigarren B Mailan tradizio handia duen aurkaria dela, eta talde landua duela. Larunbateko partida denboraldiaren hasieran jokatutako lagunartekoari eta 2. jardunaldiari gehituta, Ivan Mulasek zuzendutakoen aurka jokatuko dugun hirugarren aldia izango da. Lagunartekoan garaipen argia lortu bagenuen ere, puntu bakarra atera ahal izan genuen txapelketaren barruan euren lurretara joan ginenean. Norgehiagoka oso zaila izan zen. Gure aurkako kanporaketa batetaz baliatuz, gainetik jartzeko [...]

19 2022.01.19

AITOR ARÉVALO: “DE TODAS LAS DERROTAS Y VICTORIAS SE APRENDE”

2022-01-19T10:10:57+01:0019/01/2022|

El sábado el equipo de Liga Vasca se desplazaba a Bilbo para enfrentarse al Leioa Ibaraki en el partido correspondiente a la décimo segunda jornada. Según nuestro míster, el choque era una gran oportunidad para que los morados pudiesen situarse primeros de la tabla. Sin embargo, el equipo volvía de vacío a Ibarra con un ajustado 3-2 en el marcador. Analizando el choque, Arévalo nos contaba que considera que los suyos fueron superiores en el juego posicional pero que les faltó ser finos en la finalización. Hubo cosas que gustaron a Arévalo, aunque, ante ello, el rival fue eficaz y [...]

19 2022.01.19

AITOR AREVALO: “PORROT ETA GARAIPEN GUZTIETATIK IKASTEN DA”

2022-01-19T10:11:08+01:0019/01/2022|

Larunbatean Euskal Ligako taldea Bilbora joan zen Leioa Ibarakiren aurka Ligako 12.jardunaldia jokatzera. Gure entrenatzailearen arabera, norgehiagoka aukera paregabea zen moreak taulako lehen postuan jartzeko. Hala ere, taldea esku-hutsik itzuli zen Ibarrara 3 eta 2-ko markagailuarekin. Norgehiagoka aztertzen, Arevalok esan zigun uste zuela bere mutilak nagusi izan zirela posizio-jokoan, baina fin jokatzea falta izan zitzaiela amaieran. Aitorri gauza batzuk gustatu zitzaizkion, bai, baina, horren aurrean, aurkaria eraginkorra izan zen eta ibartarren akatsez baliatzen jakin zuen. Horrela, gaizki defendatutako hegaleko sake batek, gaizki mailakatutako falta batek eta gaizki defendatutako trantsizio batek lokalen alde jartzen zuen elektronikoa. Aldeko bi golei dagokienez, Unai [...]

17 2022.01.17

PUNTU BANAKETA BIGARREN ITZULIAREN HASIERAN

2022-01-17T12:25:26+01:0017/01/2022|

Larunbatean Bilbora joan ginen bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzera. Aurrean, Play Offeko postuetarako sailkapena lortzen urteak daramatzan aurkaria. Taulako puntu-berdintasuna kontuan hartuta, asteburuan 3 puntu batzea oso garrantzitsua zen bi taldeentzat. Lehen zatiari Alvaro, Chuky, Boli, Eric eta Jorge boskotearekin ekin genion. Eta, egia esan, ezin izan genuen hobeto hasi, markagailua estreinatuz Alvaroren eskutik Boliren zerbitzura. 2:30 minutu besterik ez ziren pasa eta area barrutik hartu genien aurre bertakoei. Funtsezkoa zen emaitzari eustea, baina etxekoek jarri zuten intentsitate plusak bata bestearen atzetik aukerak sortzea eragiten zuen, eta, horrela, 6. minutuan, berdinketa iritsi zen bigarren zutoinetik (1-1). Arriskua hor zegoen, [...]

14 2022.01.14

JOTA ARREGUI: “PARTIDA AMAIERARA ARTE BORROKATZEN DUEN TALDE LEHIAKORRA IZATEA NAHI DUT”

2022-01-14T16:59:15+01:0014/01/2022|

Bihar Bilbora bidaiatuko dugu bigarren itzuliari hasiera emateko, 18:15ean CD Otxartaberen aurka jokatuz. 21-22 denboraldiko estreinaldiko partidan berdinketa lortu genuen elkarren arteko norgehiagokan (3-3). Kopako kanporaketan, aldiz, 3-2 galdu genuen arren, amaierara arte jokoan mantentezen jakin genuen. Puntuei dagokienez, parekatuta gaude, baina haiek Guadalajaran 3 puntu lortzetik datoz. Gainera, Gabonetan aldaketa handia izan dute, eta Yerai joan zaie, Jonathan Camara, eskarmentu handiko beste jokalari bat, haren postuan ipiniz. Erritmoa hartzea kostatzen ari dela badirudi ere, ziur buruko postuetara lotu eta Play Off postuetan sartzeko borrokatuko dutela, urtero bezalaxe. Horrela, bigarren itzulia +3 batekin hastea funtsezkoa izango da haientzat ere. [...]

12 2022.01.12

ARINGARRIRIK GABEKO PORROTA LIDERRAREN AURKA

2022-01-12T10:26:51+01:0012/01/2022|

Atzo mailako liderraren aurka jokatu genuen Ligako hamaikagarren jardunaldiko partida berreskuratzeko. Etxean batuta itxi nahi genuen lehen itzulia, Play Offetik 3 puntura jarriz. Eszenatokia ez zen mesedegarriena, bagenekien, baina borrokatu beharra zegoen. Jorge, Oscar, Christian, Eric eta Bolirekin hasi genuen lehen zatia. Gogor hasi ziren bisitariak, gure eremura gerturatuz eta atezainarekin batera erasoko ekintza arriskutsuak sortuz. Horrela, 2. minutuan, ezker hegaletik egindako jaurtiketa egoki batek haien aldeko markagailua estreinatu zuen (0-1). Horren ostean, nafarrek indartsu jarraitu zuten eta nagusi izan ziren. Alvarok eta Ericek bi aukera polit izan zituzten, baina asmatu ez izanak eta aurkariaren intentsitate maila altuak, bigarren gola [...]

Go to Top