28 2022.05.28

IBARRA, INFANTIL ETA KADETE MAILAKO GIZONEZKOEN ESPAINIAKO TXAPELKETAREN AURREKO FASEEN EGOITZA

2022-05-28T10:28:27+02:0028/05/2022|

Klubeko Zuzendaritza Batzordeari izugarri pozten gaitu ofizialki iragartzea ekainaren 10, 11 eta 12an ospatuko direla Belabieta kiroldegian (Ibarra) infantil eta kadete mailako gizonezkoen Espainiako Txapelketaren aurreko faseak. Egunerokotasunean oinarrizko areto-futbolaren alde lan egiten duen kirol-erakunde gisa hazten jarraitzeko baliagarria izateaz gain, Txapelketak balio handia ematen dio gure herri txikiari, Tolosaldea osoari eta, oro har, Gipuzkoako eta Euskadiko areto-futbolari. Hiru egunez jarraian, Ibarrak Kantabria, Galizia eta Gaztela Leongo taldeak batuko ditu (infantiletan 3 eta kadeteetan 4). Zein polita eta berezia! Denek eramango dute gure lurren zati bat etxera betiko. Itzulera erakargarriak dituen ekitaldia izanik, iparraldeko harrobi onenetako jokalariez gozatu ahal [...]

26 2022.05.26

AMAITUTZAT EMAN DU DENBORALDIA LAUBURU IBARRA MAHALAK

2022-05-26T12:57:11+02:0026/05/2022|

Klubeko ia talde guztiek bezalaxe, amaitutzat eman du bere denboraldia baita Euskal Ligakoak ere, Lauburu Ibarra Mahala taldeak. Klubak kategoria honetan parte hartzen zuen lehen aldia izanik, erronka moduan hartu genuen hasieratik. Gainera, jokalari berrien etorrerak haize freskoa ematen zuen, eta denek erakusten zuten lehiatzeko behar zen motibazioa. Zentzu horretan, balorazio orokor bat eginez, entrenatzaileak esan digu taldeak oso lan ona egin zuela lehen itzulian. Bere ustez, partidak lehiatzen jakin izan zuten, eta merezimendu handiko itzulera izan zen; batez ere kontuan hartuta, jokalari falta zela eta, askotan zailtasunak izan zituztela entrenatzeko. Hala ere, Arevalok ez du bigarren itzulia modu [...]

17 2022.05.17

PASA DEN LARUNBATA, BEREZIA OSO

2022-05-17T16:19:16+02:0017/05/2022|

Emozio handiko larunbata izan zen pasa den astekoa. Goizean, gure neska infantilen garaipenarekin erori zitzaizkigun pozez beteriko lehen malkoak; izan ere, denboraldi osoan gizonezkoen Liga batean lehiatu behar izan ondoren, garaipena lortu zuten Aloña Mendiren (Oñati) aurka 3-2ko emaitzarekin. Taldeak oso partida ona jokatu zuen, azken entrenamendu-saioetan ikasitakoa praktikan jarrita, eta gogoak eta ahaleginak saria dutela erakutsita. Gure borrokolariek beste urrats bat eman zuten aukera-berdintasun eraginkor baten alde. Gurasoak, lagunak, ibartarrak oro har… harmaila osoak zoriondu zituen neskak. Ondoren, 12:00etan, kadete mailako taldea animatzeko ordua heldu zen. Euskal Kopa jokatzen ari ziren etxean, Otxartaberen aurka, eta irabazteak ia %100ean [...]

9 2022.05.09

SALBAZIO AGONIKOA BELABIETAN

2022-05-09T14:49:57+02:0009/05/2022|

Larunbatean denboraldiko partidarik zailenari egin behar izan genion aurre. Sentsazio nahasketa batekin, mailari eutsi, eta dena emateko prest zelairatu ginen Belabietara. Jorge, Eric, Chuky, Oscar eta Txiki bostekoarekin hasi genuen partida. Baloia jokoan jarri eta bi minutura, Chukyk kontrolatutako mugimendu batekin asmatuta, ezker hegaletik gainditzen zuen atezaina arratsaldeko lehena sartzeko (1-0). Beti bezela, ezinbestekoa markagailua irekitzea gugan sinesten hasteko. Ondo geunden, eta nabari zen. Defentsan ere lan ona egiten ari ginen, baloi bakoitza borrokatzen, bat bera ere barkatuko ez genuela erakutsita. Utzikeria txiki batek gure ametsa zapuztea eragin zezakeen. Bien bitartean, San Juanek berezko intentsitate horri eutsi zion, eta [...]

6 2022.05.06

GOAZEN LAUBURU!!!! GOAZEN IBARRA!!!!

2022-05-06T09:55:45+02:0006/05/2022|

Larunbatean, AD San Juan talde nafarra hartuko dugu Belabietan, 21-22 denboraldiko azken jardunaldia izango den horretan. Partidaren orduari dagokionez, RFEFetik jakinarazi zuten 18:30ean izango zela ordutegi bateratua, Bigarren Mailara igotzeko Play Off-etarako eta Espainiako Txapelketarako/Errege Koparako sailkapenean eragin zuzena duten partida guztietarako, baita jaitsierako postuak erabakiko dituen horientzako ere. Ondorioz, egoera horretan dagoen talde bakar batek ere ezin izango du emaitzak aldez aurretik ezagutzeko onura izan. Aurten, harrigarria bada ere, azken jardunaldian soilik aplikatu da ordutegi bateratua ezartzeko araua (historikoki azken bietan egin izan den arren). Horri esker, asteburu honetan, aurreko astean bizitako zentzugabekeria saihestuko da. Aurkariari begira, aspaldiko [...]

2 2022.05.02

AZKEN KARTUTXO BAT

2022-05-02T17:16:04+02:0002/05/2022|

Larunbatean Villalbara (Madril) joan ginen Ligako azken-aurreko jardunaldia jokatzera. Maila ziurtatzeko asmo argiarekin, bagenekien hiru puntu gehitzea zela gure aukera bakarra. Horrela, Jorge, Oscar, Chuky, Boli eta Eric boskotearekin hasi genuen topaketa. Oscarrek izan zuen lehen minutuan lehen aukera garbia, zutoinean bukatzen zuen jaurtiketa batekin. Horren ostean, bosgarren minutura arte ez genuen beste argi bat ikusi, Chukyren jaurtiketa indartsu batekin, etxeko atezainak arrakasta handiz kanpora atera zuena. Ondoren, 8. minutura arte itxaron behar izan genuen beste aukera polit bat ikusteko, oraingoan Christian eta Iliasek zuzendutako ekintza batekin. Hala ere, 9. minutuan iritsi zen arratsaldeko lehen gola (0-1). Jabetza berreskuratu [...]

Go to Top