LAUBURUKO LEHEN TALDEAK KELME JANTZIKO DU 23-24 DENBORALDIAN

2023-08-04T14:58:56+02:0004/08/2023|

Lauburuk akordioa lortu du Kelme kirol markarekin 23-24 denboraldirako, eta urrats garrantzitsua eman du Klubaren etengabeko hazkundean; akordioaren baldintzengatikez ezik, baita markak gure kirolean duen aintzatespenagatik eta prestigioagatik ere. Eta nola ez, denboraldi honetarako jantzien diseinuak gure koloreei eutsiko die. Beraz, lehenengo jantziak kamiseta moreak eta galtza zuriak osatuko dute, eta bigarrena, berriz, elastiko zuriak eta galtza moreak. Bestalde, atezainek lehen jantzi beltza eta bigarren berde bat izango dituzte. Jantziak irailean martxan jarriko den Klubeko denda birtual berrian erosi ahal izango dira.