Lauburu Ibarrak Dylan Zuluaga fitxatu du 2B taldean, besteak beste, iraupen luzeko lesioek eragindako bajei aurre egiteko

Lauburuko kirol zuzendaritzatik poztasun handiarekin iragartzen dugu hemendik aurrera gure lehen taldeak jokalari bat gehiago izango duela: Dylan Zuluaga. Kolonbiarra da Zuluaga, eta urte eta erdi darama Alacanten bizitzen. Erkidegoko futbol taldeetan lehiatu da, eta bertan, Bogotan (Chukyrekin batera) haurretan izan zuen areto-futbolarekiko iranagatik nabarmendu izan da.

El Pozo-ko bigarren taldean ibilbidea eraiki ondoren, Ibarran probatzeko eskaintza jaso zuen jokalariak, lesioak direla eta, taldea oso egoera zailean baitago; izan ere, denboraldi osorako baja izango da Eric, eta horri gehitzen zaizkio Iliasen, Oscarren eta Uriren molestiak eta ondoezak. Ondorioz, nabaria da taldearen errendimenduak izan duen beherakada, eta Jotak zuzendutakoen ezker profila ahuldu egin da bereziki. 

Dylan urtarrilaren 2an hasi zen taldearekin entrenatzen, eta orain, probaldia gainditu du. Jotak eta kirol zuzendaritzak pausaz baloratu ahal izan dituzte jokalariaren itxaropenak, eta horri esker, bihar, debuta egin ahal izango du lehen aldiz bere egungo taldekideekin batera Zierbenaren aurkako norgehiagoka gogorrean. Dakizuen bezalaxe, 22-23 denboraldi zoragarri honetako bigarren itzuliko bigarren jardunaldia izango da azken hau.

Ibarrako zaleei dagokienez, astebete gehiago itxaron beharko dute jokalari berria kantxan buru belarri ikusi ahal izateko. Klubetik ongietorria ematen diogu Dylani. 23 urte besterik ez ditu, eta bere ametsetako bat beteko du: debuta egitea areto futboleko maila nazional batean. Ezker hegala, baloi-tratu ona… ziur oreka handia ematen saiatuko dela jokoan, taldearen mekanismo guztietara ahalik eta denbora laburrenean egokitzea helburu izanik.

Ildo horretan, Dylanek adierazi du “oso pozik eta eskertuta” dagoela Laubururekin bat egiteagatik, taldeari “ekarpen garrantzitsua” egin ahal izateko. Era berean, esan du bigarren mailara igotzeko play off-a jokatzeko ilusio berezia duela, eta gaineratu du partida bakoitzean taldeari laguntzen dion zale taldeari poz asko eman nahi dizkiola.

ONGI ETORRI DYLAN!!!!!