Igandean Zierbenara bidaiatuko dugu bigarren itzuliko bigarren jardunaldia jokatzeko. Partida 11:00tan hasiko da, eta funtsezko helburu kolektiboa bihurtu da puntuak osorik batzeak dakarren sentsazioa berreskuratzea, batez ere, azkenaldian norgehiagoka bakoitzaren amaieran bizi dugun egoera iraultzen saiatzeko.
Aurkariari dagokionez, Jotak beti azaltzen duen bezala, oso ondo moldatzen da erasoan zein defentsan. Gainera, bizkaitarrek aniztasun handia izan ohi dute estrategiaren kontzeptuetan, eta horren ondorioz, taularen goiko aldean mugitu ohi den taldeetako bat izan da beti. Zentzu horretan, nahiz eta gaur egun 8. postuan dauden 22 punturekin, 6 garaipen, 4 berdinketa eta 6 porroten ostean, sailkapenaren berdintasunak argi eta garbi adierazten du partida bat irabazteak koska asko igotzea ahalbidetu dezakela.
Horrela, jokalari guztiak deitu ditu Jotak, Eric izan ezik, lesionatuta jarraitzen baitu. Era berean, oraingoan Euskal Ligako Ekain eta Beñaten ezinbesteko laguntza ere izango dugu. Azpimarratzekoa da, orokorrean astea oso ondo joan dela, eta Antxoren aurkako partidan falta izan zitzaigun azken bultzada horretaz jabetun izateak, egoera aldatzeko gogoa 1000 aldiz handiagoa izatea eragin du.
Aipatutako guztia kontuan hartuta, zuen indar guztia taldeari transmititzera animatzen zaituztegu, urrutitik izan behar badu ere. Zuen animo-mezuak beti iristen zaizkigu, eta beti laguntzen digute dena errazago bilakatzen. Mila esker!!! GOAZENNNNN!!!!!