Lauburu Ibarra Mahalak 9.jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean Belabietan, Pijaos CD taldearen bisita jasoz. Gure taldeak ezin hobeto hasi zuen norgehiagoka eta, bigarren minuturako, jarria zuten 2 eta 0-koa markagailuan.

Hala ere, aurreneko zatian, ez zuten lortu euren erritmoa bilatzea, ezta defentsan eroso egotea ere; izan ere, oso jokaldi bertikalak landu zituen aurkariak. Horren aurrean, moreek lanean jarraitu zuen eta 3 eta 0-koaren joan ziren atsedenaldira. Aipatutako sentsazio horiek medio, garrantzitsua zen partidan aurretik mantentzea, batez ere, mentalki.

Aldageletatik bueltan, egoera aldatu eta ondo dominatu zuten ibartarrek. Horren isla, gutxinaka, gol gehiago etorri ziren eta 7 eta 0-ko emaitza batekin amaitzea lortu zuten. Garaipen horri esker, 6.postuan kokatu dira sailkapenean gure mutilak eta, horri eusteko eta, noski, postuak igotzeko asmoz, Aretxabaletara joango dira hurrengo astean.

Denboraldia hasi zenetik, ona da moreen lana, baina Arevalok faltan botatzen jarraitzen ditu “egunerokotasuneko kalitatezko entrenamenduak”. Dena den, jokalari bakoitzaren jarrera paregabea dela esan du, eta talde giro oso ona dagoela. Izugarri balio du horrek astebukaerari begira ahalik eta hobekien konpetitzeko.

GOAZEN LAUBURU!!!!