Gure 2B mailako taldeak ligako hamabigarren jardunaldia jokatuko du bihar, 18:45ean Guadalajaran. Etxetik kanpoko bidaiarik luzeena da eta, beraz, ibartarrak goizean goiz aterako dira Belabietatik, bidean bazkaldu eta atseden pixka bat hartzeko tartearekin iristeko.

Aurkaria aztertuz gero, Guadalajarakoak moreengandik oso gertu daude sailkapenean, puntu bakarrera, hain zuzen ere. Funtsezko datua topaketan izango dugun berdintasuna aurreikusteko. Ildo horretan, gure entrenatzaileak adierazi du 3 puntuak “akatsi gutxien” egiten duenak eramango dituela. Horrez gain, Jotak gogoratu nahi izan du pista zaila dela larunbatekoa eta iaz gureek ez zutela punturik lortu bertan. “Jokalari trebeez gain, banakako defentsa nahiko baxua dute eta, ondorioz, kontuz ibili beharko dugu trantsizioekin”, gehitu zuen asteko saioetako batean.

Horren aurrean, Juaristi izan ezik, lesionatuta jarraitzen baitu, gure taldeak osorik bidaiatuko du. Bolik arazo bat izan du belaunean, baina badirudi sendatuta dagoela eta, hortaz, orain arte bezala lanean jarraitzeko prest.

Tafallaren aurka atzeratutako norgehiagokarekin, kanpoan jokatzen den bigarren asteburua izango da oraingoa eta taldekideek badakite sekuentzia zail baten aurrean gaudela. Hala ere, ondo prestatu dira eta gogoa eta ilusioa sentitzen dute  gustuko dugun bide on horretatik jarraitzeko.

GOAZEN LAUBURU!!!!