Denboraldiko partidurik edo jokorik onena egin gabe, Lauburuk Bigarren B Mailako eragozpen zailenetako bat gainditu zuen atzokoan. Markagailuan berdinketarekin zirela bostekoarekin erasotuz, Alfredo Hualderenak Andoni Carlosenak 4 segundo faltan sartutako golari esker garaile atera ziren.
Espero moduan, San Juan intentsitate handiz sartu zen partiduan. Bere lerroak ibarrakoen area ingururaino eramanaz, Iker Bizkaien taldeak martxa bat gehiago sartu zion norgehiagokari Laubururen eraso jokoa neurri handi batean eragotziz. Defentsa aurreratu honi esker, tokiko taldeak baloi osteak eragin eta Zuhaitzen atera bideratutako trantsizio arriskutsuak egiten zituzten. Lauburuk aldiz, baloi geratuan estrategia jokaldiak egiteko aukera aurkitutakoan sortzen zituen arrisku egoerak.
San Juan bost minutura aurreratu zen. Julen Eseverrik bandan hasitako jokaldi bat jaurtiketa indartsu batekin amaitu zuen; hasiera batean Zuhaitzek desbideratu zuen baina alderatzean Julen Luisena iritsi zen eta honek tantoa markatu zuen.
Gol honek ez zuen eskenatokia asko aldatu. Tokikoek goian estutzen jarraitu zuten eta Lauburu lauko jokoa garatzen saiatu zen. Momentu hauetan ez ziren oso fin egon ibartarrak eta ondorioz bere eraso joera Oihanen jaurtiketa batzuetara mugatu zen, baina atezain nafarrak abileziaz erantzun zien jaurtiketa hauei. Zumetaren bakarkako jokaldi bat ere bai, atezainaren irteeran baloia jo eta zutoina ukituaz aldegin zuena. Markagailuan 1-0eko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldia eta bigarren denboran egoera hobetzeko helburu zehatzarekin joan ziren jokalariak aldageletara.
Bigarren zatia ordea, ez zen ibartarrentzat ongi hasi. Alfredorenak presaka sumatzen ziren eta gola sartu nahian, defentsaren gibelera baloi luzeak botatzen zituzten. Bitartean, beste kolpe bat jaso behar izan zuten, Julen Eseverrik berriro aldea handitu baitzuen, motza geratu zen diagonal bat jaso eta Zuhaitzen atera bota zuenean. Bigarren zutoinera botatako baloiak Andoni Carlosena joaz sartu zen moratuen atean.
Bi golen abantaila San Juan bezalako kantxa batean gainditzea ezinezkoa den eragozpen bat izan zitekeen edozein taldeentzat, baina ez zen horrela izan moratuentzat. Saiatzen jarraitu zuen era guztietara; Oihanek eraman zuen taldearen erasoen pisu handiena eta Iñigok trebeziaz parte hartzea behartu zuen jaurtiketa on pare bat egin zituen.
2-1ekoa ekarri zuen ekintzaren aurrean ezin izan zuen ordea, ezer egin. Joko zuzenaren konbinazio eder bat izan zen; Javi Saldisek Zumetari pase luze bat bidali eta honek maisutasunez eta lehenengotik Sanjuandarren sareetan sartu zuen. Gol bikaina egin zuen tolosarrak eta esperantzara bidea ireki zuen Ibarrako aldean. Lau minutu geratzen ziren eta partiduaren alde borrokatzeko aukerarik ezin zen galdu.
Ziurtasun hau atzokoan Lauburuk izan zuen meriturik handiena izan zen. Bere bertsiorik onena eskaini gabe, baina lor zitekeela auto konbentzitu eta exigituaz lortu zuten. Zuhaitzek geldiketa bikain bat egin ondoren iritsi zen berdinketa, moratuek atezain jokalariarekin jokatzen ari zirela. Oihanek egin zuen jokaldi osoa, errekorte polit baten ostean, ezkerreko hankara eraman eta honekin, tiro bikain baten bidez, 10 metroetara gainditu zuen Iñigo. Markagailuan 2-2 eta jokatzeko bi minutu baino pixka bat gehiago. Jakina zen zer egingo zuten Alfredoren mutilak bi minutu horietan.
Bostekoarekin jokatzen jarraitu zuten eta atrebentzia honekin lortu zuten saria. Igor Echarri, Andoni Agirrezabala, Oihan, Andoni Carlosena eta Saldisek pazientzia handiarekin armatutako zirkulazio batean, azken honek baloia iskinean jaso eta bigarren zutoinera zuzentzea lortu zuen. Orduan Andoni Carlosena agertu eta errematatuz gola egin zuen, Iruñeara hurbildutako afizioan poz izugarria sortarazi zuelarik. Lau segundo geratzen ziren eta ezertarako denborarik ez zuen eman. Ibarrak garaipena lortu zuen guztiek egindako lanaren ondorioz. Jokalariak garaipena Iraitzekin konpartitu nahi izan zuten, azken orduko kontuengatik ezin izan baitzuen partiduan egon, eta Danirekin, lesioa okertu eta atzo jokatzeko aukerarik izan ez zuelako.
Orain, zapore gozo hori atzean utzi eta lehiaketak erlaxatzeko aukerarik txikiena ematen ez duenez, ibartarrak euforia guzti hori kentzen saiatu beharko dira eta datorrenari aurrez aurre begiratu. Abenduak 6ko asteazkenean lehiatu beharko du berriro Lauburuk Lasarteko kiroldegian 9:30ean Gipuzkoako Koparako. Ventanas Isu izango da aurkaria, Gipuzkoako Lehenengo Mailako taldea eta Hirugarren Maila Nazionalean jokatzen duen Eguzki taldearen filiala. Seriotasun eta kontzentrazio handiarekin hartu beharreko neurketa izango da, larunbatean Belabietan Guadalajara taldearen kontra jokatzeko eszenaratzea izan bait daiteke. Ilusioarekin aurre egin beharko zaizkien bi erronka izango dira, Ibarrako afizioarekin konpartitzea espero duguna. GOAZEN LAUBURU K.E. IBARRA!!!!!
PARTIDAREN XEHETASUNAK:
A.D. SAN JUAN: Iñigo, Julen Eseverri (1), Julen Luis (1), Jon eta Santiago. Guiller, Mikel, Asier, Javier eta Romanek ere, jolastu zuten.
LAUBURU K.E. IBARRA: Zuhaitz, Andoni Agirrezabala, Aitzol, Andoni Carlosena (1) eta Javi saldise. Oihan (1), Zumeta (1), Igor Echarri, Garmen, Dani eta Beñatek ere, jolastu zuten.
TXARTEL HORIAK: Javier (A.D. SAN JUAN) / Aitzol, Andoni Carlosena eta Andoni Agirrezabala (LAUBURU K.E. IBARRA).
GOLAK
1-0 MIN 5 Julen L.
2-0 MIN 32 Julen E.
2-1 MIN 36 Zumeta
2-2 MIN 38 Oihan
2-3 MIN 40 Andoni Carlosena
EPAILEAK
Ivan, Hernandez Falcato (Errioxako Komitea)
Enrique, Perez Echegoyen (Errioxako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Carlos, Guzman Perez (Nafarroako Komitea)