20/21 Denboraldia abian jartzearen ziurgabetasuna
Klubeko kirol zuzendaritza atzo arratsaldean bildu zen denboraldi berri honen inguruko azken gertakariak aztertzeko. Errealitatea oso zalantzazkoa da gaur egun. Lehiaketaren hasiera-data zehaztu gabe dago oraindik, eta Covid-19a goraka doa. Halaber, ez da aurreikusten lehiaketa epe laburrean hasiko denik. Hori guztia kontuan hartuta, eta irailaren atarian gaudenez, kirol-zuzendaritzak Bigarren B Mailako taldearentzako banakako lanarekin berriro hastea erabaki du. Abuztuaren hasieran honela hasi zen taldea, baina hilaren erdialdera gelditu egin [...]