AZKEN-AURREKO ERRONKA GABONETAKO ETENALDIAREN AURRETIK

Larunbatean, Belabietan 18:30ean, Tafa FS talde nafarraren aurka jokatuko dugu, eta Gabonetako etenaldiaren aurreko azken-aurreko partida izango da. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da batzea, batez ere, taulako goiko postuetan mantendu, eta asmo handiko gure helburuari eutsi ahal izateko. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko hamargarren postuan kokatzen da 16 punturekin, 5 partida irabazi, 1 berdindu eta 6 galdu ondoren. Hori kontuan hartuta, eta sailkapena oso parekatua dagoela jakinda, badakigu Tafallakoak prest egongo [...]

20/21 Denboraldia abian jartzearen ziurgabetasuna

Klubeko kirol zuzendaritza atzo arratsaldean bildu zen denboraldi berri honen inguruko azken gertakariak aztertzeko. Errealitatea oso zalantzazkoa da gaur egun. Lehiaketaren hasiera-data zehaztu gabe dago oraindik, eta Covid-19a goraka doa. Halaber, ez da aurreikusten lehiaketa epe laburrean hasiko denik. Hori guztia kontuan hartuta, eta irailaren atarian gaudenez, kirol-zuzendaritzak Bigarren B Mailako taldearentzako banakako lanarekin berriro hastea erabaki du. Abuztuaren hasieran honela hasi zen taldea, baina hilaren erdialdera gelditu egin [...]

2020-08-29T12:21:00+02:0029/08/2020|Tags: , |

Bere publikoaren aurrean berreskuratu nahi du garaipena Lauburuk

Pasa den jardunaldian Lauburuk Bizkaian jasandako porrota gainditzeko aukera berri bat izango du larunbatean 18:30ean, Belabietan. Aurrean, Iruñeko San Juan taldea izango du, Kopako kanporaketan aurkaria izan zuen taldea, hain zuzen. Hamar egunetan elkarren kontra jokatuko duten bigarren norgehiagoka izango da larunbatekoa. Nafarrek, Kopan kanporatuta geratu ostean, errebantxa lortzeko helburuarekin bidaiatuko dute Ibarrara, eta intentsitate handiko neurketa izatea espero da. Aurreko aste gogor hura, bi norgehiagoka jokatuta, igaro ondoren, [...]

2019-10-25T11:04:45+02:0025/10/2019|Tags: , , |

Koparen atarian da Lauburu

A.D. SAN JUAN - LAUBURU KE IBARRA Urte luze bat pasa ondoren, berriro Kopa iritsi zaio Laubururi. Pasa den denboraldia bigarren postuan amaitu ostean, merituzko postu honek Errege Kopan jokatzeko aukera eman dio talde moreari. Nafarroan izango da oraingoan eta iazko aurkari bera izango du parean, AD San Juan, final 32renetara iristeko bazterrean utzi behar izan zuen talde nafarra, hain zuzen. Kanporaketa honetan irabazle ateratzen denak, hurrengo errondan Bigarren [...]

2019-10-16T09:22:31+02:0016/10/2019|Tags: , , |

Berriro irabazi du Lauburuk (3-2)

Neurketa zirraragarria jokatu zen larunbatean Belabietan, eta talde moreak golaren aurrean erakutsitako trebezia faltak amaiera sufritu bat eragin zuen; bi taldeak bostekoak atera zituzten, baina azkenean Lauburuk eraman zituen puntuak. Hasieratik atera ziren bi taldeak hiru puntuen bila. Aurkariaren area inguruan presionatzen zuten biek, parekoaren aurreratzea eragotziz, eta presiotik ateratzeko fin ibili behar zen. Partida hasi eta bi minutura, defentsa morearen zalantza bat aprobetxatuz, Aragoiko taldeak, Jaimeren eskutik,  toke [...]

2019-10-15T11:14:35+02:0015/10/2019|Tags: , |

Castro Urdialesen jokatuko du Lauburuk bigarren jardunaldia 

Lehenengo jardunaldia Belabietan 6-0 irabazita denboraldiari hasiera ezin hobea eman ostean, aste honetan Kantabriara bidaiatu beharko du taldeak CFS Castro Urdiales taldearekin neurtzeko. Gure inguruko areto futbolean historiko bat da talde hau eta bere erkidegoan erreferente. Kantabriakoek 2.B-ko 2. multzora igo dira aurtengo denboraldian. Merezitako igoera hori 3. mailan zazpi urtez jokatu ostean etorri zaie. Gorritxoek taldea kategoria honetan kontsolidatzen saiatuko dira beraz, denboraldi honetan. Lehenengo jardunaldian puntu baliotsu [...]

2019-09-20T16:27:22+02:0020/09/2019|Tags: , |

Belabietan emango dio hasiera Denboraldiari Lauburuk

Alfredo Hualderen mutilak larunbatean 12:00etan Juventud del Circulo talde beti zailaren aurrean jarriko dira. Ligako lehenbiziko jardunaldian zale moreen aurrean estreinakoz jarriko da talde morea Burgoskoen kontrako norgehiagokan. Lehenengo jardunaldi honetarako jokatzeko ohiko ordua goizera (12:00ak) aldatu behar izan da. Intentsitate handiko aurredenboraldi baten ostean, baloia Belabietara eramateko ordua iritsi da. Abuztuan zehar egindako lan guztiaren isla izango da lehenbiziko partidu hau. Garaipenez betetako aurredenboraldia amaituta, aurrera egin eta [...]

2019-09-13T12:31:03+02:0013/09/2019|Tags: , |

2019-2020 ikasturtearen aurre-denboraldiari hasiera eman dio Lauburuk

Pasa den astelehenean, abuztuaren 12an eman zion hasiera Lauburuk bere lehenengo taldearen bidez 2019-2020 denboraldi berri eta zirraragarri honi. Aurre-denboraldi honen entrenamenduak bost astez luzatuko dira, Ligako lehenengo norgehiagokara baldintza onenetan iritsi ahal izateko. Belabietan izango da, irailaren 14an, Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra. Gorputz teknikoak marraztutako plangintzaren arabera, asteko hiru entrenamendu saio egingo ditu taldeak eta tartean lagunarteko norgehiagokak jokatuko dira, ahalik eta baldintza onenak eskuratzeko denboraldi [...]

2019-08-14T20:38:24+02:0014/08/2019|Tags: , |

Garaipenaren bidera itzuli da Lauburu (5-4)

Partida gogorra larunbatean Lauburu eta Patatas Gomez taldeek jokatutakoa; bi zati oso desberdin izan zituen. Lehenbiziko 25 minutuetan Lauburu nagusitu zitzaion aurkariari eta 4-1eko emaitzara iritsi ziren. Azken 15 minutuetan berriz, Patatas Gomez taldeak defentsa morea menderatu zuen bosteko jokoarekin, amaierarako 15 segundoren faltan penalti bikoitzarekin emaitza berdintzeko aukera izan zutelarik, nahiz eta azkenean ez zuten sartu. Intentsitate handiarekin hasi zuten bi taldeak norgehiagoka, defentsarekin presioa eginez, aurkariaren erasoak eragozteko [...]

Ligan zentratuko da Lauburu Alziraren aurrean

Pasa den astearteko Kopako partidaren ostean berriro jokatuko du Lauburuk Belabietan. Baina oraingoan ligako bosgarren jardunaldia izango da, eta Nitida Alzira talde Valentziarra izango du aurrean; denboraldi hasiera bikaina egiten ari den taldea. Belabietara etorriko den aurkaria igo berria da kategoria honetara, baina Braulio Correalek gidatutako gorputz teknikoaren bidez oso ongi landutako lantalde on bat du. Egun 9 punturekin laugarren postuan daude, lehenengo jardunaldian Guadalajaran kontra galdu ostean 3 norgehiagoka [...]

2018-10-12T09:22:50+02:0012/10/2018|Tags: , |

Title

Go to Top