Lauburuk Aragoiko lurretan jokatuko du 16ko larunbatean, multzoko liderra eta iazko irabazlea den taldearen kontra. Ibartarrak Zaragozara joan beharko dute, aurkari gogorrena den Colo Coloren kontra jokatzera; moratuen lehiakortasun maila neurtuko da lehenengo itzuli honen azken jardunaldian.
Aragoiarren blokea multzoko onenetako bat da, azkeneko denboraldietan sailkapenaren goiko aldea betetzen ohitua dagoen taldea, eta iaz txapelketa irabazi zuena. Bigarren Mailara igotzeko fasean Castellóko Bisontes indartsuaren kontra galdu zuten, horregatik jarraitzen dute aurten Bigarren B Mailan. Alfonso Rodriguezek entrenatutakoek urteak daramatzate joko bikaina egiten kategorian kontsolidatuta dauden jokalariekin; Alfredo Hualderen mutilentzat erronka gehigarri bat izango da.
Lauburuk norgehiagokak merezi duen eran egingo dio aurre enbidoari, nolanahi ere, zirraragarria izango da-eta. Liderrari bere kantxan irabaztea lortzea moratuek egindako lehenengo buelta bikain hau amaitzeko modu bikaina izango litzateke. Entrenatzailearen hitzetan, “Gure azken erronka gisa egiten diogu aurre norgehiagokari, ze zailtasunak izango ditugun jabe izanda. Horregatik xehetasun txikiena ere mimo handiz prestatu dugu, talde handi honen kontra lehiatzeko eta entitatezko garaipena bat lortzeko. Kategoriako kantxarik zailena da, nik ez dut inoiz punturik lortu bertan, baina nire oraingo taldeak, Lauburuk, La Granjara egindako azken bi irteeretan irabaztea lortu du, beraz, jokalariek badakite han irabaztea ez dela ezinezkoa”.
Dani taldearekin entrenatzen hasia da, baina azken momentura arte zalantza izango da. Andoni berriz, ez da egongo, orkatilan duen lesioa ez baitzaio sendatu.
Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik abiatuko da larunbatean 15:00etan.
Gogoratu, betiko moduan, partiduaren nondik norakoak Klubeko Twitter bidez jarraitu ahal izango direla: @LAUBURUKEIBARRA
Ez ahaztu: LARUNBATEAN, ABENDUAK 16, 20:00etan
#GoazenLauburuKEIbarra!!!