CD CIUDAD DE GUADALAJARA – LAUBURU KE IBARRA
Larunbatean gure lehenengo taldeak denboraldiko azken bidaia egingo du. Guadalajarara joango da ligako 29. jardunaldiari dagokion norgehiagoka jokatzea.
Moratuek ligako azken aurreko norgehiagokara sailkapeneko hiru postuetako bat lortzeko aukera bere esku dagoela iritsi dira. Garaipena lortuz gero, datorren denboraldian errege kopa jokatzeko aukera izango lukete, beti ere, atzetik datozen aurkarien emaitzak kontuan hartuta, partehartzea emaitza hauen arabera baieztatuko litzateke-eta. Bestela, dena azken jardunaldian erabakiko da, Ibarrak Aragoiko Colo Colo, bigarren B-ko 2. multzoko irabazlea jasoko duen egunean. Final estu honek multzo honetan dagoen berdintasuna eta lehiakortasuna islatzen du, azken jardunaldietan oraindik erabakitzeko asko baitago. Beraz, hiru puntuak lortzeko nahikoa motibazio eta grina izango du Lauburuk azken bidai honetan.
Aurkaria Ciudad de Guadalajara taldea izango da. Denboraldiko momenturen batean izandako irregulartasunagatik izan ez balitz, talde handi hau moratuek jokatzen ari diren ohorezko postu berak jokatzen ariko zen gaur egun. Hamargarren postuan daude 47 punturekin, Lauburu baino 10 puntu atzeago. Hala ere, azken jardunaldian Segorberen kantxa zailean irabaztea lortu zutela aipatu behar da, eta hori bere gene lehiakorraren erakusle da, zalantzarik gabe.
Multzo honek aurreko asteburuan atsedena egin ostean, Lauburuk kalitate handiko hainbat entrenamendu lotzea lortu du astean zehar eta norgehiagoka interesgarri hau kontzientziaz prestatzeko aukera izan dute moratuek.
Ibarrako entrenatzailearen hitzetan: “helmugara iristen ari gara, bi final bakarrik geratzen dira eta horietako bat jokatzera goaz. Partidu zaila izango da, lehenengo itzulian Ibarran irabazi egin zigun talde bat dugu aurrean. Gure bertsiorik onena erakutsi beharko dugu eta gure emozioak kontrolatu, zeozer ona lortzeko”.
Norgehiagoka 18:00etan izango da Salesiano Bosco kiroldegian.
Taldearen autobusa Belabietatik aterako da 09:30ean.
Betiko moduan, norgehiagokaren nondik norakoak Lauburu KE Ibarra klubaren Twitterretik jarraitu ahal izango da.
Ez ahaztu: LARUNBATA MAIATZAK 12 18:00etan
#GoazenLauburuKEIbarra