San Juanen etxean galdu du Lauburuk (2-1)

A.D. SAN JUAN - LAUBURU K.E. IBARRA Norgehiagoka gogorra, intentsitate handikoa eta lehiakorra jokatu zuten moreek pasa den larunbatean San Juan Kirol Elkartean. Hiru puntuak eskuratu nahi izan zituzten bi taldeak, baina San Juanek hobeto erabili zituen bere armak eta azkenean beretzat izan saria.   Defentsak altu jarri zituzten bi taldeak norgehiagoka hasieran; honek jabetza motzak eta hurbilketa gutxi eragiten zuen. Moreek jabetza handiagoak izaten eta arriskuzko hurbilketa batzuk egiten [...]

2019-03-18T11:59:08+01:0018/03/2019|Tags: , , , |

Berebiziko garrantzia duen neurketa jokatzera doa Lauburu Iruñara

A.D. SAN JUAN - LAUBURU K.E. IBARRA Ibarrari jokatzeko geratzen zaizkion 9 jardunaldiak final moduan jokatuko baditu, larunbat honetakoa finaletan finala dela esan beharko genuke; ibartarrak Iruñara joango dira aurkari “kutun” baten kontra jokatzera, denboraldi honetan eta aurrekoan ere, kirolezko helburu berak partekatzen dituen aurkaria hain zuzen. Soberan dago esatea beraz, larunbateko norgehiagokaren garrantziaren tamaina. Joaneko jardunaldian berdindu ostean, neurketa hau irabazten duena titulua lortzeko hautagai zuzena izango da eta [...]

2019-03-15T14:56:38+01:0015/03/2019|Tags: , , , |

Maila handiko norgehiagoka izango dugu Belabietan

LAUBURU KE IBARRA – PINSEQUE A.D. Interes handiena piztuko duen neurketa izango da, larunbat arratsaldean Ibarrako gotorlekuan jokatuko dena. Aragoiko Pinseque taldea etorriko da, kategoria honetan historikoa den taldea. Zirrara eta parekotasuna ikusiko dira hasiera batean, bi taldeak 36 punturekin berdinduta daude-eta; Alzira liderraren atzetik. Azken hiru jardunaldietan berdinketa egin ostean, Alfredo Hualderenak tituluaren lehian berriro engaiatzeko asmoz aterako dira kantxara. Bisitariek ere, bere aldetik dena jarriko dute liderrari [...]

2019-02-08T10:35:40+01:0008/02/2019|Tags: , , , , , , , |

Carlosena anaiak berrituak, Oihan eta Andoni!!

2018-2019 denboraldiari begira taldearen osaketa lanetan jarraitzen dugu. 2.B taldeko bi jokalarien berritzea jakinarazi nahi dugu, Carlosena anaiak dira jokalari hauek, Oihan eta Andoni, hain zuzen. Kanpaina bikain bat burutu ostean, moratuekin berrituko dute beste urtebetez, beraz bien golez gozatzen jarraitzeko aukera izango degu berriro. Alfredo Hualde entrenatzailearen berritzearen ondoren, Joseba Balerdi, Zuhaitz Garmendia eta Iñaki Peña atezainak eta Aitzol Oiarbide, Jon Garmendia, Alex Alonso, Andoni Zumeta, Andoni Agirrezabala [...]

Hirugarren postuaren borrokan, azken irteera Guadalajarara

CD CIUDAD DE GUADALAJARA - LAUBURU KE IBARRA Larunbatean gure lehenengo taldeak denboraldiko azken bidaia egingo du. Guadalajarara joango da ligako 29. jardunaldiari dagokion norgehiagoka jokatzea. Moratuek ligako azken aurreko norgehiagokara sailkapeneko hiru postuetako bat lortzeko aukera bere esku dagoela iritsi dira. Garaipena lortuz gero, datorren denboraldian errege kopa jokatzeko aukera izango lukete, beti ere, atzetik datozen aurkarien emaitzak kontuan hartuta, partehartzea emaitza hauen arabera baieztatuko litzateke-eta. Bestela, dena azken [...]

2018-05-11T13:27:17+02:0011/05/2018|Tags: , |

Oroitzapenerako garaipena oparitu zuen Lauburuk Belabietan (6-1)

Alfredo Hualderen mutilak zaporeko luzeko garaipen horietako bat utzi zion atzokoan Belabietara inguratu zen publikoari. Garaipenak, jokoan zeuden puntuengatik ez ezik, aurrean zuten taldearen garrantziagatik ere, denboraldi guztian zehar egindako lana justifikatzen du. Ez zen oso partidu ona izan, ezta ikusgarria ere, baina ibartarrek erakutsitako seriotasunak eta anbizioak moratuen afizioa gozatzera eraman zuen. Tentsioak eta aurkariari gailentzeko gogoak defentsak lehenestea ekarri zuen erasoen gainetik, eta kantxako metro bakoitza izerdiaren [...]

2018-04-30T00:34:18+02:0030/04/2018|Tags: , |

Hirugarren postua borrokatuko dugu Belabietan

LAUBURU KE IBARRA – A.D. SAN JUAN Larunbatean gure lehenengo taldeak maila handiko duelua jokatuko du, Iruñeko A.D. San Juan taldearen kontra; azken denboraldietan Bigarren B Mailan ibilbiderik onena egin duen taldeetako bat, hain zuzen. Jokatzeko 9 puntu besterik geratzen ez direnean, larunbateko partiduan lehiatuko diren hiruak garrantzia handikoak dira. Nafarrak bigarren postuan daude eta ibartarrak atzetik, lau puntuko aldearekin; moratuen garaipen batek datorren denboraldian Errege Kopa jokatzeko aukera eskaintzen [...]

2018-04-27T09:05:00+02:0027/04/2018|Tags: , |

Title

Go to Top