LAUBURU KE IBARRA – C.D. RIVAS FUTSAL (AFLN)
Ibarrak Errege Koparen ametsean sartzeko lortutako txartela aprobetxatzen saiatuko da. Asko kostatako txartela hain zuen, horretarako lehiaketa aurreko errondan San Juan taldea partidu bakarrera jokatuta gainditu behar izan zuelarik. Berriro partida bakarrera, talde moreak (AFLN) Areto Futboleko Liga Nazionaleko Bigarren Mailako Rivas talde Madrildarra jasoko du astearte honetan. Talka 20:30ean hasiko da eta Gipuzkoako, ondoko probintzietako eta Tolosaldeko futsalerako festa bat izatea espero du klubak. “KO” motako lehiaketa hauek ohiko ingurutik haragoko interes berezia pizten dutela ikusteko aukera izan genuen aurreko errondan.
Klub morea, Estatu mailako areto Futboleko bigarren maila honetan berria ez bada ere, urrun geratzen da bere partaidetza berregituratu berria den bigarren kategoria goren honetan. 98/99 denboraldian egin zuen debuta eta 03/04 denboraldian, kirol arloan inoiz ez, baina bulegoetan hala erabakita, jaitsi beharra izan baitzuen. Klubaren urrezko garai hark, 02/03ko denboraldian izan zuen distirarik handiena, laugarren postu zirraragarri bat lortuta, lehenengo mailarako igoerako fasean partaidetza izateko zorian egon baitzen. Golaveragea erabiliz ibartarrak kanpoan geratu ziren. Eskualdean zein probintzia osoan arrasto handia utzi zuten ametsetako sei denboraldi izan ziren, honaino iritsi ahal izateko oinarrizko zutabe emozionala bilakatu dena. Klubak 28 urte egin ditu eta garai hartako parte-hartzaile asko oinarrizkoak izan dira eta dira gaur ere, proiektu honi jarraipena eman ahal izateko.  
Egungo egoerara itzuliz, erronkaren zailtasunaz jabetu gaitezen, datu bat jakitea nahikoa dugu: Madrilgo taldeak final laurdenetako errondara pasatzea lortu zuen iaz, bertan txapeldun bilakatuko zen Barça Lassa taldearen aurka galdu zuelarik. Bigarren Maila honetan proiekturik egonkorrena duen kluba da Madrilekoa; pasa den ikasturtean 48 punturekin zortzigarren postuan amaitu zuten liga, Lehenengo Mailarako igoerako tokietatik 3 postura. Egungo denboraldian David Ramosek entrenatutako taldea, lau jardunaldien ostean bederatzigarren postuan dago, bi garaipen eta beste bi porrotekin.
Talde madrildarrak duen potentzialari aurre egiteko, Lauburuk etxean jokatzeak ematen duen abantailaz baliatu beharko du; horretarako jarraitzaile moreen laguntza ezinbestekoa izango da, 40 minutuz eusteko. David Ramosen taldea erkidegoan talentu handiena duten jokalariez osatua egoteagatik bereizten da; urtero 20 urteko bataz-besteko adineko jokalariez osatutako lantaldea egiten dute. Bere kategoriarako luxu bat da hori, izan ere, eskarmentu handiko eta kirol heldutasun handia duten jokalariekin osatutako taldeak baitira gehienak. Profesionaltasun hau askotan lehenengo mailatik oso hurbil egoten da gainera.
Jarraitzaile ibartarrak ezinbestekoak izango dira moreak bultzatzen laguntzeko eta madrildar gazte hauei zalantzak sortzeko. Belabietan erkidego horretako potentzialaren zati bat zabalduko dute, ez Gipuzkoan ezta Euskadin ere, ikusten ez dena, kategoria honek eskatzen duen mailatik gero eta urrunago gaudelako, non Euskadi mailan indarrak batuta ere, taldea erkidegoko jokalariekin bakarrik mantentzea zaila izango litzakeelako.
Larunbatean Pinsequeren kontra galdu ostean, Alfredo Hualderen mutilak saio bakarra izango dute astearteko norgehiagoka prestatzeko. Andoni Carlosena zalantza izango da egun horretan, Pinsequen sorbalda atera baitzuen. Moreen entrenatzaileak erronka handi hau izan zuen hizpide: “Denok dakigu oso neurketa gogorra izango dela, baina gure baliabideekin ahalik eta ondoen lehiatzen eta jarraitzaileei ikuskizun paregabea eskaintzen saiatuko gara.
Hainbeste eragingarriekin, baloia mugitzea bakarrik falta da eta guztiok, berriro noiz errepikatuko den jakingo ez dugun ikuskizun honekin gozatzea. Hitzordua galtzea ez da batere komenigarria beraz, klubak ohiko zozketak burutuko ditu, eta partiduaren hasieran ezustekoren bat ere izango da.
Ez ahaztu: ASTEARTEA, URRIAK 9, 20:30ean
#AukeratuMOREeginLAUBURU  #GoazenLauburuKEIbarra