Lauburu Ibarra Mahalak 16. jardunaldia jokatu zuen larunbatean Belabietan Zabalgana Zarauna taldearen aurka. 2B mailan bezalaxe, Euskal Ligan ere puntu berdintasuna da protagonista sailkapenean. Hortaz, astero batzea funtsezkoa da goiko postuetan mantendu ahal izateko.
Horretaz jakitun, pista erdiko defentsa itxia burutu zuten bisitariek, baloia lapurtu eta kontraerasoak lantzeko helburuarekin. Horren aurrean, moreek aukera onak izan zitutzten markagailuan aurrea hartzeko, baina ez zuten asmatu eraso posizionalean, ezta estrategian ere.
Minutuak pasa ahala, sakontasuna galtzen joan arren, erritmoa mantendu eta aukerak sortzen jarraitu zuten ibartarrek. Dena den, 0-0-eko markagailuarekin iritsi zen atsedenaldia.
Aldageletatik bueltan, erritmoa handitu eta minutu batean bi gol egitea lortu zuten etxekoek. Gogotsu jarraituz, 3 eta 1-eko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Garaipena gorabehera, taldearen gabezia nagusia azken metrotan dagoela berretsi ahal izan zen. Gainera, huts egin zuten hiru penalti bikoitzetan ere.
Dena den, landutako hiru puntu lortu ziren eta Arévalo pozik sentitzen da talde guztiak egindako lanarekin eta 40 minututan zehar mantendutako jarrerarekin. Larunbatekoarekin, 4.postuan kokatu da Lauburu Ibarra Mahala. 29 puntu pilatzen ditu guztira, bigarren eta hirugarren postuan dauden Goierri KE eta Soloarte FC-ekin berdinduz, baina partida bat gutxiagorekin. Sailkapeneko buru mantentzen den Leioa Ibarakik, aldiz, 3 puntu gehiago bakarrik ditu, honek ere moreek baina partida bat gehiago jokatu duelarik. Pauso txiki batera gaude, beraz.
GOAZEN LAUBURU!!!!