Larunbatean Zaragozara bidaiatuko dugu Ligako hirugarren jardunaldia jokatzera (16:30ean, La Granja kiroldegian). Bigarren partida izango da etxetik kanpo, eta Jota Arreguiren taldeak orain arte bi puntu lortu dituen arren, argi dauka oraingoan hiruak osorik eskuratu nahi dituela, hasieratik postu ona mantentzeko sailkapenean. Horrela, helburu hori lortzeko falta diren akatsak eta xehetasunak zuzentzeko balio izan du asteak.
Aurkariari dagokionez, etxean lortutako garaipen batetik, eta Nafarroako lurretan izandako porrotetik datoz. Kategoriara iaz igo zen arren, bere trebetasunak eta gaitasunak erakutsi ditu. Zentzu horretan, bere zonako defentsa nabarmendu Jotak, zeina Aragoiko taldeen ezaugarri nagusia den. Halaber, taldea osatzen duten jokalarien “gaztetasun eta esperientzia nahasketa ona” aipatu du. Horren aurrean, jokalari guztiei deitu die gure entrenatzaileak (Boli zalantza da ondoezagatik), Ekaini izan ezik, berriz ere Euskal Ligarekin lehiatuko baita.
Beste denboraldi batez, erronka bat da partida bakoitza, eta, horretaz jakitun izanik, 40 minutuko jokoan buru-belarri aritzea besterik ez dago. Zain daukagu Zaragoza! GOAZEN LAUBURU!!!!