Larunbat honetan Aragoira bidaiatu genuen Ligako zazpigarren jardunaldian lehiatzeko. Bertan, sailkapeneko egungo liderrak, Tauste FSk, partida irabaztea lortu zuen. Bi taldeetako edozeinek irabazi ahal izan zuen arren, 3 puntuak etxean gelditzeak lidergo horri eustea ahalbidetzen dio asteburu honetako gure aurkariari.
Marcos, Beñi, Dylan, Txiki eta Ceci bostekoarekin hasi genuen partida, eta 4. minutuan hutsegite bat egin ostean, etxekoek barkatu ez, eta markagailua euren alde ireki zuten (1-0). Ondoren, gola sartzeko zorian egon ziren Beñi eta Ceci, lehenengoa mozketa on baten ondoren, eta bigarrena defentsaren aurrean bikain biratu ondoren. Berdinketa ikaragarri gertu sentituta, Marcosek funtsezko bat atera zuen 2-0ekoa bertan behera uzteko.
Dena ematen jarraitzen genuen bitartean, Taustek bosgarren falta igo zuen lehen zatia amaitzeko 4:48 minutura. Penalti bikoitzaren bila, gola sartzeko zorian egon ziren Ceci eta Martin, golaren marran bertan. Geroago iritsi zen penaltia, oraingoan Ivanen alde, eta atezainaren geldiketak atsedenaldira 1-0ekoarekin iristea eragin zuen arren, gure taldearen jokoa behar bezalakoa izaten ari zen.
Aldageletatik bueltan, hasiera eman genion bigarren zatiari Marcos, Martin, Txiki, Ivan eta Cecirekin. Aukerak bata bestearen atzetik etorri ziren 20 minutu berri hauetan ere, eta amaierarako 12 minuturen faltan, Beñik ia lortu zuen 1-1koa beste behin, oraingoan korner baten irteeran Txikiren baloia jasotzean. Handik gutxira, Martinek ez zuen Eñauten asistentzia aprobetxatu, eta ate hutsera bultzatzea falta izan zitzaion.
Horrekin guztiarekin, gehiegi barkatzen jarraitzen genuen, eta Alvarok ere ez zuen asmatu atezainaren aurrean izan zituen bi aukera bikainetan. Amaierarako 7 minutura, azkarregi joan ginen, hainbeste aldiz huts egindako ezintasunaren ondorioz. Horrela, 35. minutuan, Diestrok 5eko jokaoren alde egitea erabaki zuen.
Norgehiagokan sartuta jarraitzen genuen, eta edozer gertatuta ere, bagenekien, gutxienez, behar bezala lan egin izanaren sentsazioarekin joango ginela etxera. Hortaz, amaierarako 1:49ra, denbora luzez itxaroten aritu ginen berdinketa jarri zuen Ivanek (1-1). Hura merezi genuelako pozez gainezka, azken txistua entzuteko 7 segundo eskas falta zirela erabaki zen partida, baloi bat galdu ostean Zaragozakoek 2-1ekoa markagailura igotzean. Hortaz, ahalegin guztiak eginda ere, Tausten gelditu ziren 3 puntuak.
Bagenekien azaroa indartsu zetorrela, eta hala izan da. Zapore gazi gozoa dugu ezpainetan, baina lan on hau egiten jarraitzeko gogoa sentitzen dugu, lehenago edo beranduago, Ligan fruituak emango baititu, zalantzarik gabe.
Azkenik, kronika hau amaitzeko, egindako esfortzuagatik eskerrak eman nahi dizkiegu Euskal Ligako jokalariei, besteak beste, une erabakigarrien protagonistak izan zirelako. GOOOOAZEN!!!!