Larunbatean Ligako hurrengo konpromisoari egingo diogu aurre, eta Full Energia Zaragoza izango dugu aurkari erronka berri honetan. Arrazoi burokratikoengatik Belabieta estreinatu ezinik, Donostiara mugitzen jarraitu behar dugu, oraingoan Bidebieta kiroldegira. Partida 20:00etan hasiko da, eta zortzigarren jardunaldiari dagokio.

Aurkaria aztertuta, emaitza estua duen porrota batetik dator (3-4), Ligara igo berri den San Cristobal CD segoviarraren aurka. Hala ere, taularen goialdean egotera deituta dauden taldeen aurrean lortu dute batzea denboraldia hasi zenetik, eta, ondorioz, 2 puntu baino ez dira aragoarrengandik urruntzen gaituztenak. Ildo horretan, ezinezkoa da gaur egungo taulan islatzen den berdintasuna ez hautematea.

Aurreko astean liderraren aurka jokatu genuen norgehiagoka ere bada berdinketa horren isla. Jarritako helburua lortzeko gai garela erakutsi genuen, nahiz eta taldeari gogor eragiten dioten lesioengatik ezbehar garrantzitsuak izan. Orduan bajak izan genituen, eta oraindik ere izango ditugu, oraingoan Raul berreskuratuko dugun arren.

Oso argi daukagu: azaroa indartsu badator, guk ere bai!!!!! GOOOOOOAZEN!!!!