Atzo Zaragozara joan ginen Ligako hogeita hirugarren jardunaldian Full Energia Zaragozaren aurka jokatzera. Kontuan hartuta larunbatean bai gure aurretik dagoen Tafak, eta baita atzetik oso gertu estutzen gaituen Zierbenak garaipena eskuratu zutela, bagenekien hiru puntuak atera behar genituela, bai ala bai. Play Offeko laugarren postu horretatik une honetan ez aldentzea funtsezkoa da astez aste argitara atera dugun motibazio horrekin borrokan jarraitzeko.
Zaragozara goiz iristeko oso goiz abitu ondoren, Dani, Raul, Ceci, Txiki eta Ivanekin hasi genuen norgehiagoka. Lehen zati oso ona burutzen ari ginela, 13. minutura arte itxaron behar izan genuen Ivanen eskutik markagailua estreinatzeko. Aurkariak seigarren falta igo zuenez, bera arduratu zen penalti bikoitza barrura sartzeaz (0-1). Aurrerago, markagailua estreinatu eta minutu batera, Chukyk sartu zuen aldeko bigarrena, aurkariaren defentsa akats bat aprobetxatuta (0-2). Emaitza horrekin joan ginen atsedenaldira.
Aldageletatik itzultzean, boskotea errepikatzen hasiko genuen bigarren zatia. Full Energiak lehen zatian baino aukera gehiago sortu zituen bitartean, guk beste batzuk ematen genuen, eta lehen eta aurreneko 20 minutuekin alderatuta, ez ginen batere ondo aritu. Are gehiago, amaierarako bi minutu baino gutxiago falta zirenean, atezain jokalariarekin hurbildu zen markagailura etxeko taldea (1-2), eta sufritu egin behar izan genuen, merezita.
Emaitza estua izan arren, azken txistua entzun genuen, eta horrekin batera, helburua bete. Zalantzarik gabe, oso pozik gaude hiru puntuak etxera ekarri ditugulako, baina ezin dugu atseden hartu, eta hala adierazi zuen Diestrok neurketaren amaieran ere: “Play Off-ean dagoen talde batek egin behar duen lana egin dugu lehen zatian, baina gero ez du balio hutsunez betetako 20 minutu jokatzea”.
Lanean jarraitu beharra dago!! GOOOOOOOOOAZEN!