Atzo liderraren bisita jaso genuen Belabietan. Areto futboleko ikuskizun on batez gozatzeko gogotsu zeuden zaleekin bete ziren gure harmailak, hain emaitza nabarmenak dituen talde bat jasotzeak sortutako ikusmina zela eta.

Dani, Raul, Zaldua, Ceci eta Chukyrekin hasi genuen norgehiagoka, eta lehen minutua gainditu eta 10 segundora, markagailua estreinatu genuen: atezainak Zalduaren jaurtiketa gelditu zuen, baina ez Chukyren ondorengo aldaratzea (1-0).

Hain azkar aurretik jartzeak asko lagundu zuen Zaragozakoen kalitatearen aurrean erantzuten, baina, aldi berean, 8. minutuan laugarren falta igotzearen akatsa egin genuen. Lehen zatiaren erdialdea igarota, Taustek liderra izatearen arrazoia erakusten jarraitu zuen, eta berdinketa lortzeko zorian egon zen behin baino gehiagotan, besteak beste, Danik kanpora ateratako jaurtiketa indartsuekin. Horrela, bata bestearen atzetik sortzeak bosgarren falta egitera behartu gintuen atsedenaldirako 9 minutu luzeren faltan.

Hala ere, partidaren barruan jarraitzen genuen, eta 12. minutuan Ivanek arratsaldeko bigarrena sartu zuen, aurkariaren pase ahul batean egindako lapurreta bati esker (2-0). Inoiz baino hobeto eutsita, atsedenaldira 2-0ekoarekin eta indar handia izatearen sentsazioarekin joatea lortu genuen.

Aldageletatik itzultzean, Dani, Chuky, Gorka, Raul eta Ivanekin hasi ginen. Lehen minutuan, aurkarietako batek hegaleko sake batean lapurtu, eta Daniren aurka atera zen, beren aldeko lehen gola sartzea lortuta (2-1). Aurrerago, atsedenaldirako 11 minutura, kornerrean erortzen ikusi genuen ate-aldaratze bat beste era batera interpretatzen zuen arbitro bikoteak, eta despistatu egiten gintuen bisitariaren atezainaren sake azkarraren aurrean erreakzionatzeko orduan; izan ere, azken honek berdinketa ipintzeko helburuarekin jada gure arean zegoen kideari pasa zion baloia (2-2).

Jokoaren azken 4 minutuetara iritsita, bosgarren falta igo genuen berriro. Aurkariak ere gertutik jarraitzen gintuen beste 4ekin. Hala ere, handik bi minutura, Diestrok 5eko jokoa aukeratu zuen, eta, horri esker, partidaren emozioa ahalik eta gehien igota, Ivanek eromena piztu zuen sarera zuzenean jaurtita, amaierarako 1:20ren faltan (3-2). 3-2koarekin, bisitariek ere atezain jokalariaren aldeko apustua egin zuten, eta, beraz, azken minutuan ez zegoen ezer erabakita oraindik ere. Dena den, ondo baino hobeto erantzun genuen, eta emaitza ez zen gehiago mugitu.

3 puntu garrantzitsu lortu ditugu liderraren aurrean, eta horrek modu deskribaezinean indartzen gaitu. Gainera, laugarren postuari eusten diogu, eta hari ihes egiten ez uzteko gogoa eta ilusioa mantentzen jarraitzen dugu. Jarrera eta emaitzak, ez dugu besterik behar!!!! GOOOOOOOOOOAZEN!!!!