Orain arte 2B taldeko kide izan diren Andoni Agirrezabala jokalariak eta Iñaki Peña atezainak amaitutzat ematea erabaki dute Lauburuko beren ibilbidea

Bietako bakoitzak 8 urte bete zituzten pasa den denboraldian Lauburun. Zehazki, 2014. urtean hasi ziren areto futbolean jokatzen, gure Klubeko jubenil kategorian. Ordundik, hainbat esperientzia partekatu dituzte elkarrekin, azken urteetan hainbat lorpen eskuratuz lehen taldearekin batera. 

Orain, agur esateko ordua iritsi dela sentitu dute eta guk esker hitzak besterik ez dauzkagu bi ibartarrentzat. Plazer bat izan da zuek jokatzen ikustea, partida bakoitzean dena emanez eta gure koloreak defendatuz. 

Andoni eta Peñak ere hitz batzuk utzi nahi izan dizkigute:

ANDONI: Lauburun hasi zen eta amaituko da nire ibilbidea areto futbolean. Urte hauetan klubaren hainbat etapa ezberdinez disfrutatzea tokatu zait, beherako postuengatik lehiatzetik gorako postuetan lehiatzera arte eta denetan asko disfrutatu dut. Eskerrak ematea soilik geratzen zait urte hautean zehar egon diren klubeko kide guztiei eta Belabieta horren berezi egiten duten Lauburuko zaleei. Espero dut klubak aurrerantzean ezartzen dituen helburuak gainditzea eta bertan parte hartzen dutenek nik disfrutatu izan ohi dudan bezala disfrutatzea. Eskerrik asko betirako gordeko ditudan esperientziak disfrutatzen uzteagatik. Goazen Lauburu!

PEÑA: Herriko taldean hasi nintzen areto futbolean, eta bertan amaitu da nire ibilbidea 8 urteren ondoren. Oso urte politak eta oparoak izan dira klubarentzat, baita niretzat ere. Gauza guztiek izaten dute amaiera eta nirea aurten iritsi da. Eskerrak eman nahi dizkizuet ibilbide guzti honetan zehar lagundu nauzuen entrenatzaile, jokalari, zaletu eta klubeko kide guztiei. Belabietan bizitako momentu ahaztezinekin eta egindako lagun onekin geratuko naiz. Mila esker Belabieta! Aupa Lauburu!

Eskerrik asko bikote. Ondo ondo segi eta zorte on zuen proiektu berrietan. Faltan botako zaituztegu!!