Irailaren 7an, arratsaldeko 16:15ean, Lehen Mailan jokatzen duen CD Xota-ren aurka lehiatuko da Jotaren taldea Iruñeko Anaitasuna estadioan

Denboraldi aurreko hirugarren lagunartekoa izango den honetan, gure 2B-ko mutilek Lehen Mailan jokatzen duen CD Xota talde nafarrarekin neurtuko dituzte indarrak. Xota 89-90 denboraldian iritsi zen Areto Futboleko Liga Nazionalera. Ordutik aurrera, 92-93an Zilarrezko Mailara (kategoria gorena) igotzea lortu zuten eta 97-98an Ohorezko Mailara, gaur arte meritu handiz bertan mantentzea lortuz.

Beraz, eskarmentu handiko jokalari profesionalengandik ikasteko aukera paregabe baten aurrean gaude. Gainera, esperientzia polita izango da, aurrean dugun 2021-2022 denboraldiari begira motibazio gehigarri bat sentitzen lagunduko duena. Horrekin lotuta, gure entrenatzaileak adierazi duenez, neurketa “ilusionagarria” da moreentzat; izan ere, horietako askorentzat aurreneko aldia izango da Lehen Mailako talde baten aurka lehiatuko direla. 

Gure taldea gogor ari da lanean abuztuaren lehen egunetik, eta ahalegin hori guztia pixkanaka fruituak ematen hasten dela ikusteko irrikitan daude.

GOAZEN LAUBURU!!!!