Lauburu Ibarra Mahala taldea Bilboko Gora Red Blue taldearen aurka lehiatuko da berriro larunbat honetan. Norgehiagoka arratsaldeko 16:00etan jokatuko da Belabietan, ligako zortzigarren jardunaldiari dagokion partidan. Ibartarrak eta bilbotarrak aurkari gisa estreinatu ziren ligan joan den igandean eta gure taldeak 1 eta 7-ko emaitzarekin irabazi zuen Mikel Azkorrak zuzendutakoen aurka.

Larunbateko neurketari dagokionez, talde aurkariak beste partida mota bat planteatuko duela jakitun, Aitor Arevaloren mutilak hainbat eszenatoki posible landu dituzte aste guztian zehar. Horrekin lotuta, gure entrenatzaileak hurrengoa adierazten zuen bizkaitarren inguruan: “logikak dio partida kontserbadoreagoa egiten saiatuko direla eta kontraerasoa eta joko zuzena ustiatzen saiatuko direla”.

Beraz, ziur gaude harritzeko eta etxean gertatutakoari buelta emateko gogoz iritsiko direla Ibarrara. Dena den, gure taldea prest dago 40 minututan zehar gerta daitezkeen planteamendu taktikoei aurre egiteko.

Horrela, pasa den asteko joko ona errepikatzea espero dugu, Lauburu Ibarra Mahala taldeak liga hasiera arrakastatsua errepikatuz. “Ibarran garaipena utzi eta beste 3 puntu lortzeko borrokatuko dugu”, esan du Arevalok.

GOAZEN LAUBURU!!!!