Lauburuk Segorben 3-4 irabazi zuen, partida bizi batean azken segundura arte sufritu ondoren.

Lehenengo zatia errespetu handiarekin hasi zuten bi taldeek, jokaldiak sakontzen saiatzen ziren baina defentsak erasoak zapuzten zituztela joan ziren lehenengo minutuak.

Seigarren minutuan 0-1ekoa iritsi zen Juanan Rodriguezen mutilentzat, Ioritzek bandatik jaso, Unairi pasa eta honek atezainaren aurrean agertuz tantoa egin zuenean.

Tantoaren ondoren etxekoak jokua menderatzen eta jokaldi luzeak egiten hasi ziren baina ibartarrek ongi babesten zuten eta trantsizio azkarren bidez arrisku egoerak sortzen zituzten, Segorbekoak ustekabean harrapatuz.

Lehenengo zatia aurrera zihoan baina markagailuak bere horretan jarraitzen zuen, nahiz eta bi taldeek aukera garbiak izan. Bukaerarako 5 segundu bakarrik falta zirela, Garmenek kantxa erdian baloia ostu eta kontraerasoan Andoniri lagundu zion honek 0-2koa egin zezan. Bigarren tantoarekin atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian joku biziagoa egin zuten bi taldeek eta aukerak bientzako izan ziren, baina denbora aurrera eta golak falta. Zortzi minutu falta zirelarik, etxekoek atezain-jokalaria atera zuten eta estrategia horren emaitza bost mintutuen bi gol egitea izan zen, berdinketara iritsiz. Honek aurreko kanpainako partida bat gogorarazi zien, tantoen aldea aprobetxatzen jakin ez eta minutu baten faltan bi gol jasan ostean, Segorbetik ezer gabe itzuli behar izan zutenekoa.

Zorionez, oraingo honetan ez zen horrelakorik gertatu, ondorengo jokaldian, 3 minutuen faltan, Txipik bandatik Garmentzat atera, honek Unairi pasa eta tantoa egin baitzuen, markagailuan 2-3koarekin aurretik ezarriz.

Etxekoek berriro atezain-jokalaria atera zuten eta piparreroen atera arriskua itzuli zen, baina indartsu erantzun zuten ibartarrek eta Iraitzek atetik atera egindako jaurtiketa bikain batekin beste tantoa egin zuen.

2-4koa zen baina lasai egoteko aukerarik ez, Segorbek erasoan jarraitzen zuen eta Iraitzen atera arrisku handiarekin hurbiltzen zen. Horrela, 20 segundu falta zirela, 3-4koa egin zuten etxekoek eta partida amaitu zen.

Garaipen ezin hobea Laubururentzat, Bigarren B Mailako lehen postuetarako lehian zuzen-zuzenean sartzen baita.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

SEGORBE C.D.F.S.: Vicente, Jose, Daniel (1), Diego (2), Alejandro. Salvador, Luis, Juan Miguel, Nicolás, Isaac eta Pablo-l ere jokatu zuten.

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Unai (2), Garmen, Ioritz, Txipi.  Aitzol, Arros, Andoni (1), Cristian, Loitzun eta  Iraitz (1)-ek ere jokatu zuten.

Txartel horiak: Diego, Luis Daniel (Segorbe) – Cristian, Loitzun (Lauburu).

GOLAK

0-1MIN 06:38 UNAI

0-2 MIN 19:55 ANDONI

1-2 MIN 35:15 DIEGO

2-2 MIN 36:20 DIEGO

2-3 MIN 36:40 UNAI

2-4 MIN 37:10 IRAITZ

3-4 MIN 39:40 DANIEL

IMG_1260-2

Lauburu vence en Segorbe por 3-4 en un intenso partido en el que supo sufrir hasta el último segundo.

La primera mitad comenzaba con mucho respeto por parte de ambas escuadras, que intentaban profundizar sus jugadas, pero las defensas se imponían a los ataques en esos primeros instantes.

En el minuto 6 llegaba el 0-1 para el conjunto dirigido por Juanan Rodríguez, Ioritz recibía en banda y dejaba de tacón para Unai que se presentaba solo delante del portero para poner el primero en el luminoso.

Tras el 0-1 los locales comenzaban a dominar y a elaborar largas jugadas, pero los de Ibarra defendían muy bien y creaban peligro en rápidas transiciones en las que sorprendían a los de Segorbe.

La primera parte iba pasando y los dos equipos gozaban de ocasiones, pero el 0-1 no se movía, hasta que a falta de 5 segundos para el final de la primera mitad, Garmen robaba una pelota en media cancha y lanzaba un contragolpe en el que asistía para Andoni y éste ponía el 0-2 con el que se llegaba al tiempo de descanso.

En los segundos 20 minutos el punto de intensidad subió por parte de los dos equipos, y las ocasiones se sucedían en ambas porterías, pero los minutos pasaban y los goles no llegaban.

A falta de 8 para el final, el equipo local se la jugaba y ponía en cancha al portero-jugador. La estrategia les daba resultado, ya que a falta de 5 minutos hacían dos goles y ponían el empate en el marcador y los viejos fantasmas volvían a las cabezas de los piparreros, que desaprovechaban una gran ventaja de dos goles, al igual que la pasada campaña donde se les escapaba un encuentro que tenían ganado a falta de un minuto para el final, y encajaban dos goles para volverse de vacío de Segorbe.

Pero esta vez no ocurrió, ya que en la jugada siguiente, Txipi sacaba de banda para Garmen, éste dejaba para Unai, y el capitán ibartarra fusilaba al portero y ponía a los suyos nuevamente por delante 2-3 a falta de tres y medio para el final.

Los locales volvían con el cinco para cuatro, y el peligro volvía a acechar la portería piparrera, pero esta vez los que volvieron a golpear fueron los de Ibarra, Iraitz atajaba un esférico y ponía el balón en la red en un gran disparo de portería a portería.

Era el 2-4, pero la tranquilidad no llegaba. Segorbe seguía atacando de cinco y llevaba mucho peligro a la portería de Iraitz. A falta de 20 segundos los locales hacían el 3-4 con el que a la postre se llegaba al final del encuentro.

Gran victoria de Lauburu que les mete de lleno en la pelea por los puestos de privilegio de la Segunda División B.

DETALLES DEL PARTIDO

SEGORBE C.D.F.S.: Vicente, Jose, Daniel (1), Diego (2), Alejandro. También jugaron Salvador, Luis, Juan Miguel, Nicolás, Isaac, Pablo.

LAUBURU K.E. IBARRA: Joseba, Unai (2), Garmen, Ioritz, Txipi. También jugaron: Aitzol, Arros, Andoni (1), Cristian, Loitzun, Iraitz (1).

Tarjetas amarillas: Diego, Luis Daniel (Segorbe) – Cristian, Loitzun (Lauburu).

GOLES

0-1MIN 06:38 UNAI

0-2 MIN 19:55 ANDONI

1-2 MIN 35:15 DIEGO

2-2 MIN 36:20 DIEGO

2-3 MIN 36:40 UNAI

2-4 MIN 37:10 IRAITZ

3-4 MIN 39:40 DANIEL