Lauburu Mahala Ibarrak aurre-denboraldiko bere bigarren norgehiagoka jokatuko du larunbatean, 12:45ean Belabieta kiroldegian. Aitor Arevaloren mutilak 1go erregionaleko CD Eguzki, Lasarte-Oriako taldearen aurrean jarriko dira, eta jokoaren hainbat alderdi fintzen saiatuko dira ligako lehenbiziko partidura ahalik eta baldintza onenetan iristeko.
Entrenatzailearen hitzetan: “Bai teknika-taktika aldetik bai fisiko aldetik sufriaraziko gaituen aurkaria behar dugu, horregatik partidu hauek oso garrantzitsuak dira guretzat. Lan handia dugu egiteko eta astetik astera arlo defentsiboan heldutasuna emango diguten xehetasunak orrazten saiatu behar dugu, arlo teknikoan aurreratzen joatearekin batera, alderdi hau baita, gure punturik ilunena momentu honetan. Asteak pasa ahala, taldeak jokoaren ezagutza lortzen duen heinean gauzak aterako ditugu. Azken urteetako lantalde gazteena dugu eta jokalarientzat eta niretzat ere, ilusio handienarekin hartzen dugun erronka da”.
Gogoratu: larunbatean irailak 15, 12:45ean Belabietan
Atzo, Espainiako Futbol Errege Federazioak Ohorezko Jubenilen Mailaren denboraldi berriko txapelketari buruzko informazio osagarria bidali zuen.
Lauburu KE Ibarra Mahala 3. multzoan kokatua dago, Eskoriatza KE, Gora Bilbao CD, Otxartabe CD, San Juan AD, Logroño CDEF, Valle del Ebro CD, Yesos Castaño FS, Siero EFS, Lardero AD, Auzoak de Zierbena CDF, Mar Rock CD, Castro Urdiales CFS eta Xota CD taldeekin batera. 2018-2019 denboraldian 3. multzoa osatzen duten taldeetatik inor ez da jaitsiko Erkidegoko jubenil mailara.
Aitor Arevalok gidatutako taldea Euskadiko, Errioxako, Nafarroako, Asturiasko edota Kantabriako talde onenen aurka jokatzeko aukera izango dute.
Buelta bikoitzeko liga, multzo bakoitzean puntuko sistemarekin.
Espainiako Jubenilen Kopan partehartzeko eskubidea. 10 multzoetan irabazle suertatu diren taldeak jokatuko dute eta koefizientearen arabera bigarren geratu diren 6 talde onenak ere bai.
KLUB PARTEHARTZAILEAK, 10 multzoetan banatuta egongo dira.

MULTZOAK / GRUPOS TALDEAK / EQUIPOS ERKIDEKO JUBENIL MAILARA JAITSIERAK / DESCENSOS A CATEGORÍA JUVENIL AUTONÓMICA
1. Galizia / Galicia 16 8.etik 16.era / del 8º al 16º
2.  Gaztela Leon / Castilla y León 17 8.etik 17.era / del 8º al 17º
3. Euskadi, Nafarroa, Errioxa Kantabria eta Asturias /
País Vasco, Navarra, La Rioja, Cantabria y Asturias
14 EZ DAGO JAITSIERARIK / NO SE PRODUCEN DESCENSOS DE CATEGORÍA
4. Aragoi / Aragón 16 9.etik 16.era / del 9º al 16º
5. Katalunia eta Balear Irlak / Cataluña e Islas Baleares 16 14.etik 16.era / del 14º al 16º
6. Madril, Gaztela Mantxa eta Extremadura /
Madrid, Castilla La Mancha y Extremadura
16 14.etik 16.era / del 14º al 16º
7. Valentzia Erkidegoa, Murtzia eta Gaztela Mantxa /
Comunidad Valenciana, Región de Murcia y Castilla La Mancha
14 8.etik 14.era / del 8º al 14º
8. Andaluzia, Zeuta eta Melilla / Andalucía, Ceuta y Melilla 14 13. eta 14.  / el 13º y el 14º
9. Kanariar Irlak (9A eta 9B) /
Islas Canarias (9A Y 9B)
12 Tenerife
10 Las Palmas
7.etik 12.era / del 7º al 12º
7.etik 10.era / del 7º al 10º
10. Valentzia Erkidegoa / Comunidad Valenciana 14 8.etik 14.era / del 8º al 14º

2019-2020 DENBORALDIKO BERREGITURAKETA :
Taulan adierazten diren erkidegoko ordezkariekin 8 multzo osatuko dira,
multzo bakoitzeko 3 talde jaitsiko dira eta Espainiako Kopan multzo bakoitzeko
lehenengo 8ak eta bigarren sailkatutakoak hartuko dute parte.
Jubenilen Ohorezko Mailaren Liga zortzi multzoez osatua egongo da, taulan zehazten den moduan komiteetan antolatuta.

1go multzoa
Grupo 1º
Galizia, Gaztela Leon /
Galicia, Castilla y León
2. multzoa
Grupo 2º
Euskadi, Asturias, Kantabria /
País Vasco, Asturias, Cantabria
3. multzoa
Grupo 3º
Cataluña, Islas Baleares
4. multzoa
Grupo 4º
Madril, Gaztela Mantxa, Extremadura Madrid, Castilla La Mancha, Extremadura
5. multzoa
Grupo 5º
Andaluzia, Zeuta, Melilla
Andalucia, Ceuta, Melilla
6. multzoa
Grupo 6º
Aragoi, Nafarroa, Errioxa
Aragón, Navarra, La Rioja
7. multzoa
Grupo 7º
Murtzia, Valentziako Erkidegoa
Murcia, Comunidad Valenciana
8. multzoa
Grupo 8º
Kanariak
Canarias

#GoazenLauburuKEIbarra
#AukeratuMoreEginLauburu