Derbi gipuzkoarra Elgoibarren: Debabarrena Concepto Egille – Lauburu K.E. / Derbi guipuzcoano en Elgoibar: Debabarrena Concepto Egille – Lauburu K.E.
Aurreko larunbatean hondarreko den Santurtzi taldearen aurka egindako berdinketaren ostean (emaitzak ezin zuen okerragoa izan), aste honetan Elgoibarrera joatea egokitzen da. Han, Gipuzkoako derbia jokatuko dute Debabarrena Concepto Egille taldearen aurka; igandean 12:30ean Elgoibarko IMH eraikinean izango da. Debabarrenakoek taulako bosgarren postu eroso batean kokatuta daude, Ibarrakoek baino bi postu gorago soilik. Zierbenara egindako azken bidaian, pasa den asteburuan, Concepto Egille taldeak porrota handia jasan zuen; ezin izan zioten eutsi multzoko liderrak ezarritako erritmo fisikoari. Moratuek berriro, etxetik kanporako hiru puntuen bila joango dira. Kasu honetan, derbiak eragiten duen lehiakortasunak amestutako puntu horiek Ibarrara ekartzeko haina indar ematea espero dugu [...]
