Partida bikaina, Lauburuk atzokoan jokatutakoa. Alfredo Hualdek gidatuta, gure mutilak seriotasun eta iraunkortasun handia erakutsi zuten; jarrera honek Graccurris errioxar taldeak eragindako zailtasunak saihesten lagundu zien eta bigarren zati bikain batean partida erabakita uzteko trebetasuna izan zuten.
Norgehiagokaren hasieran laubururen kuadroa bere defentsa aurkariaren kantxa erdian mantentzen saiatu zen, eta abilezia erakutsi zuen jokaldi honekin, izan ere, Graccurris taldeari baloia ateratzea asko zaildu zion eta aldi berean, baloi-osteak sortzen zituzten errioxarren atean arrisku aukerak sortuz. Orokorrean, jokoaren kontrola etxeko taldearen esku egon zen ia partida osoan. Hala ere, Graccurrisek erakutsi zuen, denboraldian erakutsi duen moduan, oso ondo lehiatzen dakien bloke bat dela eta partidaren edozein momentutan arriskua sortzeko gai dela jokatzeko duen berezko estilo horrekin.Lehenbiziko zatian tanto bakarra ikusi zen, eta Nourdinek egin zuen partida hasi eta bost minutura. Urretxuko gazteak goranzko joeran jarraitzen du eta atzo arratsaldean bi gol egin zituen. Lehenengoa Andoni Carlosenak egindako pase diagonal bat jaso, errioxar atezaina azpitik gainditu eta markagailuan 1-0ekoa finkatuz egin zuena izan zen. Hortik aurrera, aukera garbi asko izan zituzten baina tantoan ez zuten asmatu. Bisitariak Endikaren atearen aurrean arrisku gutxi sortu zuen, baina tartea hain justua izateak partida tentsio batean bizitzea eraman zituen ibartarrak.
Lehenbiziko zati onaren ostean, garatutako joko bikaina bigarren zatian ere berretsi behar zen, baina Graccurrisek sartu zuen berdinketaren gola, hasi eta hiru minutura. Aurrez prestatutako bandako sake baten ostean etorri zen tantoa, Hafidek egindako jaurtiketa indartsu batekin amaituz. Hauexek izan ziren bisitarien minuturik onenak; tartea handitzen asmatu ez izanagatik urduritasuna pilatu zitzaien etxekoei eta Graccurrisek hori aprobetxatzen jakin izan zuen, denbora tarte txiki batean, baina sortutako aukerak Endikak ongi ebatzi zituen.
Lauburu, atzoko partidaren garrantziaz jabetuta, erabat murgildu zen bertan eta konfiantza eta lasaitasuna helaraziz, jokoaren kontrola hartu eta errioxar atea inguratu zuen berriro. Horrela iritsi zen Javi Saldisen tantoa, goleatzaile nekaezinak, pase luze bat jaso ostean errioxar atezaina trebetasunez menderatu zuenean. Tanto hau oso garrantzitsua izan zen partidaren gainontzekoaren aurrean, berdinketaren tantotik gutxira iritsi baitzen eta determinazio osoarekin garaipenaren bila joateko haina konfiantza eragin zuelako.
Jarrera honek hurrengo 6 minutuetan saria izan zuen, tarte horretan moratuen beste hiru gol iritsi baitziren. Lehenengoa Garmenek egin zuen, errioxar areatik gertu baloi bat lortu eta keinu tekniko baten bidez Santiago menderatu zuenean. 4-1ekoa eta 5-1ekoa Andoni Carlosenak egin zituen, jokalaria, beste arratsalde batean, ibartarren makinerian ezinbesteko pieza izan zelarik. Bereziki ederra bietako lehenengoa: berak gidatutako bakarkako jokaldi bat amaituz, ia angelurik gabe, eskuadratik, errioxar ateetan sartu zuen jaurtiketa bortitz bat eginda.
Hamar minutu faltan eta oraindik ospatzeko asko geratzen zen: Asier Aierbek Bigarren B Mailan sartutako lehenbiziko gola, adibidez. Ibartar jokalari honek, Aitzolen jaurtiketa baten ostean bisitarien atezainak egindako alderatze bat harrapatzea lortu eta bere goleatzaile sena erakutsiz, (orain arte ezkutuan) lortutakoa. 7-1ekoa Beñaten lana izan zen, trantsizio azkar batean amaitutakoa eta Graccurris taldeak jada, atezain jokalaria aterata zuenean.
Bisitariek gogor saiatu ziren eta bigarren golaren saria lortu zuten; 7-2koa Hafid-ek egin zuen berriro, bere burua lurrera bota eta filtratutako baloi bat bigarren zutoinera bidaliz errematatu zuenean. Jarraian azken gola iritsi zen eta berriro Nourdinek egin zuen: Alfarokoen defentsan zegoen desordena aprobetxatu, bere parekoa kalitate handiz gainditu eta Santiagoren atean sartu zuen.
Laburbilduz, garaipen garrantzitsua, ibartarrek lortutakoa, 18 puntu pilatzea eta aurreko taldeekin tartea txikitzea eraman dituena. Kirolean ukaezina den egia bakarra emaitzak izaten direnez, azken bi partidetan lortutako puntuekin moratuen edalontzia beteago ikusten da orain. Datorren jardunaldia, urteko azkenekoa izango dena, ilusioaz hartzea eragingo du honek, ea urtea sailkapenaren erdialdetik gora kokatuta amaitzen duten; egindako lanagatik eta lortutako hazkundeagatik ongi merezita izango dute bai jokalariek eta baita teknikoek ere. Alfredo Hualderen lana azpimarratu nahi dugu berriro, atzokoan esan zion agur txapelketari, nahiz eta denboraldian zehar hainbat entrenamenduetan gurekin jarraituko duen. Taldeak astelehenean berrartuko ditu entrenamendu-lanak, burua hurrengo talkan jarria: Gasteizko Aurrera taldearen aurkakoa. Ilusioz beteriko hitzordua izango da, non moratuek urtea garaipenarekin ixteko egin ahalak egingo dituzten. GOAZEN LAUBURU IBARRA!!!!
PARTIDAREN XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Andoni Carlosena (2), Garmen (1), Javi Saldise (1) eta Agus. Aitzol, Nourdine (2), Xabi, Beñat (1) eta Asier Aierbek ere, jolastu zuten (1).
C.D. GRACCURRIS F.S.: Santiago, Moi, Jose Carlos, Javier eta Álvaro. Hafid (2), César, Sergio, Ramón eta Eduardok ere, jolastu zuten.
TXARTEL HORIAK: Aitzol (LAUBURU K.E. IBARRA).
GOLAK

  • 1-0 MIN  5  Nourdine
  • 1-1 MIN 23 Hafid
  • 2-1 MIN 24 Javi Saldise
  • 3-1 MIN 26 Garmen
  • 4-1 MIN 29 Andoni Carlosena
  • 5-1 MIN 30 Andoni Carlosena
  • 6-1 MIN 33 Asier Aierbe
  • 7-1 MIN 35 Beñat
  • 7-2 MIN 38 Hafid
  • 8-2 MIN 39 Nourdine

EPAILEAK

  • Raul, Gómez Saiz (Kantabriako Komitea)
  • Abel, Pereda Varela (Kantabriako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

  • Daniel, Dos Anjos De Celis (Euskal Komitea, Gipuzkoako Territoriala)

Oharra: Benta Aldea jatetxeak eskainitako bi lagunentzako afariaren zozketan irabazle Nekane Ugartemendia Garmendia izan zen.

Notable partido el completado por el Lauburu en la tarde de ayer. Dirigidos por Alfredo Hualde desde el banquillo, los nuestros hicieron gala de una gran seriedad y constancia; lo que les permitió solventar las dificultades en las que les puso el cuadro riojano del Graccurris, y hallar el acierto necesario para finiquitar el partido en una gran segunda mitad.
El encuentro comenzaba con el cuadro lauburutarra intentando plantar su defensa en la media cancha rival. La cuadrilla morada estuvo especialmente acertada en esta faceta de juego, lo que le permitió dificultar continuamente la salida de balón del Graccurris, al tiempo que generaban robos de balón que se traducían en ocasiones de peligro en la portería riojana. En líneas generales, el control del juego correspondió al equipo local en la práctica totalidad del choque. Sin embargo, el Graccurris se mostró, como viene haciendo durante toda la temporada, como un bloque que compite muy bien y que cuenta con un estilo de juego capaz de generar peligro en cualquier fase del partido.
La primera parte deparó un único tanto, obra de Nourdine a los 5 minutos de juego. El joven urretxuarra continúa en línea ascendente y en la tarde de ayer anotó, el primero de sus dos goles, tras asociarse con Andoni Carlosena y recibir un pase diagonal de éste, para batir al portero riojano por bajo y establecer el 1-0. A partir de ahí se contabilizaron varias ocasiones claras que los nuestros no acertaron a materializar. Por su parte, el cuadro visitante generaba poco peligro ante la puerta de Endika, pero lo ajustado del resultado hacía que la parroquia piparrera viviera el choque con la lógica tensión.
Tras esta buena primera mitad, tocaba refrendar en la segunda el buen juego desarrollado. No obstante, fue el Graccurris quien anotó el gol del empate, a los tres minutos de la reanudación. El tanto llegó tras un saque de banda ensayado, finalizado por Hafid de fuerte disparo. Fueron éstos los mejores minutos del conjunto visitante. Los lógicos nervios de no haber sabido abrir brecha en el marcador atenazaron a los nuestros durante un breve espacio de tiempo, circunstancia que fue aprovechada por el Graccurris para generar algunas ocasiones que fueron bien resueltas por Endika.
Sin embargo, el Lauburu, sabedor de la importancia que tenía el partido de ayer, volvió a conectarse al mismo. Con un mensaje de confianza y tranquilidad, volvió a hacerse con el control del juego, poniendo cerco nuevamente a la portería riojana. Así llegó el tanto de Javi Saldise, goleador infatigable, que ayer vio puerta tras recibir un pase en largo y quebrar con habilidad al portero riojano. Este tanto tuvo una vital importancia de cara al resto del encuentro, ya que llegó al poco de haber recibido el tanto del empate, lo que insufló la confianza necesaria para ir a por la victoria con determinación.
Esta actitud tuvo premio en los siguientes 6 minutos, pues en ellos llegaron otros tres goles morados. El primero de ellos conseguido por Garmen, tras cazar un balón cerca del área riojana y definir ante Santiago con un bonito gesto técnico. El 4-1 y el 5-1 fueron obra de Andoni Carlosena, pieza fundamental, una tarde más, del engranaje piparrero. Especialmente bonito el primero de ellos; una jugada individual, conducida por él mismo, que finalizaba con un potentísimo disparo, casi sin ángulo, que se colaba en la puerta riojana por la mismísima escuadra.
Quedaban diez minutos y aún restaban varias buenas noticias por celebrar, como fue el estreno goleador de Asier Aierbe en Segunda División B. El bravo jugador ibartarra supo cazar un rechace del portero visitante, tras disparo de Aitzol, mostrando un gran olfato goleador, virtud inédita hasta la tarde de ayer y que se suma a las muchas que viene atesorando en las últimas semanas. El 7-1 correspondió a Beñat, que finalizó una rápida transición cuando el Graccurris ya jugaba con portero-jugador.
El cuadro visitante lo siguió intentando y fruto de este empeño recogió el premio del 7-2, obtenido nuevamente por Hafid, que remató, tirándose al suelo, un balón filtrado al segundo palo. Acto seguido llegó el tanto que cerraba la cuenta goleadora, que corrió a cargo nuevamente de Nourdine, valiéndose del lógico desorden que imperaba en la defensa Alfareña, superando a su par con calidad y definiendo con acierto ante la portería de Santiago.
En conclusión, importantísima victoria del conjunto piparrero, que hace que los nuestros acumulen 18 puntos y vean reducida la distancia con los equipos que le preceden. Como en el deporte la única verdad irrebatible la dictan los resultados, el vaso morado parece estar nuevamente medio lleno, tras haber sumado puntos en los dos últimos encuentros. Este hecho hace que los nuestros encaren la última jornada del año con la ilusión de terminar el mismo, ubicados en la mitad alta de la clasificación, circunstancia que por el trabajo y crecimiento experimentados se merecen tanto los jugadores como los técnicos ibartarras. En esta parcela, ensalzar nuevamente la figura de Alfredo Hualde, que ayer se despedía de la faceta de competición, pese a que nos acompañará en varias sesiones de entrenamiento en lo que resta de temporada. El equipo retomará el lunes los entrenamientos, con la mente puesta en el partido del sábado contra el Aurrera de Vitoria, una cita ilusionante en la que el bloque piparrero intentará cerrar el año degustando el sabor de la victoria. ¡¡¡GOAZEN LAUBURU IBARRA!!!
DETALLES DEL PARTIDO 
LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Andoni Carlosena (2), Garmen (1), Javi Saldise (1) y Agus. También jugaron: Aitzol, Nourdine (2), Xabi, Beñat (1) y Asier Aierbe (1). 
C.D. GRACCURRIS F.S.: Santiago, Moi, Jose Carlos, Javier y Álvaro. También jugaron: Hafid (2), César, Sergio, Ramón y Eduardo.
TARJETAS AMARILLAS: Aitzol (LAUBURU K.E. IBARRA).
GOLES 

  • 1-0 MIN  5  Nourdine
  • 1-1 MIN 23 Hafid
  • 2-1 MIN 24 Javi Saldise
  • 3-1 MIN 26 Garmen
  • 4-1 MIN 29 Andoni Carlosena
  • 5-1 MIN 30 Andoni Carlosena
  • 6-1 MIN 33 Asier Aierbe
  • 7-1 MIN 35 Beñat
  • 7-2 MIN 38 Hafid
  • 8-2 MIN 39 Nourdine

ARBITROS

  • Raul, Gómez Saiz (Comité Cántabro)
  • Abel, Pereda Varela (Comité Cántabro)

CRONOMETRADOR

  • Daniel, Dos Anjos De Celis (Comité Vasco, Territorial Guipuzcoana)

Nota: En el Sorteo de la cena ofrecida por el Retaurante Benta Aldea, la agraciada fue Nekane Ugartemendia Garmendia.