Dena aldeko izanik, Ibartarren puntuak hanka egin zuten azken minutuetan.
Jubenilen Areto Futbol Nazionaleko kategoria goreneko Tolosaldeako derbiak ez zien hutsik egin larunbat arratsaldean Usabalera hurbildu ziren 400 bat zaleei. Bertan, gure kirolean eskualdeko gazte oparoenak diren asko jokatzen ikusteko aukera izan zen. Partida ikusgarria, non denetatik ikusteko parada izan zen: 10 gol markagailuan, penalti bikoitzak, atezain jokalaria, estrategia-golak, etab., azken finean, gure kirolak dituen osagai guztiak partida ikusgarri batean kontzentratuta. Goleadaz irabazi zuena, eskualdeko areto futbola izan zen.  
Bi taldeak aurkariaren atearen bila joan ziren hasiera-hasieratik, nahiz eta Laskorainek eragindako presio altuak Lauburu Mahalak baloia galtzera eramaten zuen.
Tolosarrak, ibartarrak ez bezala, joko zuzenagoaren bila joan ziren, presio irteeran pibotarekin landuz, eta kontraerasoa egiteko aukera ikusten zen guztietan trantsizio arinekin aurkariaren defentsan ezustekoa emanez.
Tolosarren area ertzean egindako falta batek ibartarrentzat ireki zuen markagailua partidaren bederatzigarren minutuan; Arrak Zuriri lagundu eta honek, jaurtiketa estu batekin zutoinera bota zuen azpitik. Minutu eta erdi beranduago Colasek, 0-2koa egin zuen beheran amaitu zen presio irteera batean.
Tolosarrak, norabidea berreskuratu nahian, hutsarte bat eskatu zuten eta ondotik, defentsa-intentsitatea areagotu zuten. Ibartarren defentsan akats batek 1-2koa eragin zuen, Lasa izan zen eta partidak emozioa berreskuratu zuen. Hemendik aurrera aukerak sortu ziren bi taldeentzat, baina Laskorain izan zen aprobetxatu zuena, bi minutu faltan Juaristik binako emaitza lortu baitzuen; gertatu zen moduagatik gol psikologikoa izan zen eta Lauburu Mahala lekuz kanpo utzi zuen une horretan. Atsedenaldira berdinketarekin joango zirela ematen zuenean, 10 segundo faltan eta Tolosarren kontraeraso berri batean, Gabak ongi aprobetxatu eta taldea abantailarekin bidali zuen aldageletara.
Atsedenalditik bueltan, Lauburu Mahalak partidaren pisua hartu zuen berriro; 40 segundora, eta zorte pixka bat lagun zuela, berdinketa egin zuen; Julenek Zuriren jaurtiketa bat alderatu eta bertako taldearen atezaina ezustekoan harrapatu ostean izan zen. Handik aurrera partidaren minuturik alaienak bizitu ziren, markagailuan 3-3 eta bi taldeak kontrakoaren atera erasoan eta biak akats ugari eginez defentsan; zoramen honetan Lasak 4-3koa egin zuen, 15. minutuan eta Tolosarrak berriro aurreratu ziren.
Ibartarren estrategia eraginkorra zen atearen aurrean eta Zuriren bidez, falta batean eta 9 minuturen faltan, berriro lortu zen berdinketa egitea. Berdinketa honekin, partida ireki bateko emozioa piztu zen berriro; bi taldeak duten guztia eman zuten multzoaren lidergoaren bila.
Partida hautsi egin zen, bederatzi minutu aurretik eta Laskorainek bosgarren falta pilatu zuen; Ibarrakoek penalti bikoitza botatzeko aukera izan zuten, baina Mikel Landak bikain geratu zuen. Kontraeraso ugari jarraian, defentsa hautsiak, ikuslearentzat oso ikusgarria azken finean; teknikoentzat desesperatzeko modukoa berriz, jokalarien bihotza eta antsietatea nagusi zenez, ez zutelako partida hoztea lortzen.
Bi minutu besterik ez ziren geratzen Lasak beste gola sartu zuenean: partida bikaina egin zuen jokalari hau 1×1 batean biratu eta Odei menperatu zuen ezkerrarekin egindako jaurtiketa bortitz batekin. Intentsitatea areagotu zen Usabalen eta bisitariek hutsartea eskatu zuten, gauzak ordenatu eta partiduari eusteko haina konfiantza eta errekurtso helarazteko asmoz. Alta, oraingoan ez zuen balio izan, moralki gogorra izan zen jasandako kolpea eta 1:28 minutu falta zirela Gabak behin betiko itxi zuen partida: piparreroek alderatzea eskuratzerik lortu ez eta Odei azpitik menderatu zuen; Lauburuk berdinketaren bila, Liher bosten ateratzeko kamisetarekin prest zegoenean gertatu zen.
Lidergoa Tolosarrentzat; hurrena Torrelavegako Marrock taldearen pistan berretsi beharko dutena eta lehenbiziko itzuli osoaren azken jardunaldia izango dena. Gureak berriz, Castro jasoko dute Belabietan eta berregin beharko dira abantaila gehiago ez galtzeko; Castro moratuengandik sei puntura dago eta momentu onean dator.
PARTIDAREN XEHETASUNAK
LASKORAIN K.E.: Mikel Landa, Lasa (3), Juan, Gaba (2), Paul.  Joseba, Aritz, Julen, Martín, Juaristi (1) eta Beñatek ere, jolastu zuten.
LAUBURU MAHALA: Odei, Zuri (3), Josu, Aitor eta Colas (1). Liher, Arra, Alex, Huici eta Gurruk ere, jolastu zuten.
GOLAK

  • 0-1 MIN 9 Zuri 
  • 0-2 MIN 11 Colas
  • 1-2 MIN 14 Lasa 
  • 2-2 MIN 18 Juaristi
  • 3-2 MIN 20 Gaba
  • 3-3 MIN 21 Zuri
  • 4-3 MIN 25 Lasa
  • 4-4 MIN 31 Zuri
  • 5-4 MIN 38 Lasa
  • 6-4 MIN 39 Gaba

EPAILEAK

  • JUAN CARLOS ASENJO (Gipuzkoako Komitea)
  • MIKEL LÓPEZ  (Gipuzkoako Komitea)

KRONOMETRATZAILEA

  • VERÓNICA DOS ANJOS (Gipuzkoako Komitea)


Los piparreros dejaron escapar los puntos en los minutos finales con todo a favor
El Derby de Tolosaldea en la máxima categoría del Fútbol sala Nacional en Juveniles no defraudo a los más de 400 aficionados que asistieron en la tarde del sábado a Usabal, donde se pudo ver en acción a muchas de las futuras promesas de la comarca en nuestro deporte, un vistoso partido con 10 goles, alternativas en el marcador, dobles penaltis, portero jugador, goles de estrategia, en definitiva, todos los ingredientes de nuestro deporte concentrados en un vistoso partido para los aficionados, donde ganó por goleada el fútbol sala de la comarca.
El partido comenzaba con los dos equipos buscando la portería rival desde el primer instante, si bien, Laskorain forzaba con una presión alta numerosas pérdidas por parte del Lauburu Mahala, que intentaba salir con el balón jugado desde su portería.
Por contra, los tolosarras buscaban un juego más directo, trabajando con pivot en la salida de presión, con rápidas transiciones siempre que se presentaba la posibilidad de contraatacar, buscando la sorpresa sobre la defensa rival.
Una falta al borde del área tolosarra abriría el marcador para los Piparreros en el minuto 9 de partido, Arra asistía a Zuri que batía por bajo en un ajustado disparo al palo y minuto y medio más tarde, Colas, hacia el 0-2 en una salida de presión que finaliza bien abajo.
Los tolosarras buscaban recuperar el rumbo con un tiempo muerto y subían la intensidad defensiva, una mala defensa Ibartarra provocaba el 1-2 por medio de Lasa y devolvía toda la emoción al partido. Partido abierto con ocasiones para ambos equipos en este momento, que a falta de dos minutos supo aprovechar Laskorain persiguiendo un balón hasta la línea de fondo, para que Juaristi empujara a placer haciendo el 2-2, gol psicológico por la forma en la que se produce y que deja descolocado al Lauburu Mahala en ese momento, cuando parecía que los dos equipos se irían al descanso con el empate, una pérdida de balón a falta de 10 segundos provoca un nuevo contraataque Tolosarra, que Gaba no desaprovecha para mandar a su equipo con ventaja al descanso.
A la vuelta de vestuarios Lauburu Mahala retoma el peso del partido, a los 40 segundos empató de falta con cierta fortuna, tras desviar Julen el disparo de Zuri y despistar al portero local, los minutos más alegres del partido se viven en este momento, con el 3-3 en el marcador y los dos equipos lanzados a por la portería rival, cometiendo múltiples errores en defensa por ambos bandos y en ese desbarajuste, Lasa hacia el 4-3 en el minuto 15, los Tolosarras volvían a adelantarse.
La estrategia estaba siendo clave en la eficacia de cara a portería para los Ibartarras y sería de nuevo a través de una falta, como Zuri quedando 9 minutos para el final devolvía el empate a la pista y toda la emoción de un partido abierto, donde ambos equipos se estaban entregando al máximo en busca del liderato del grupo en solitario.
El partido se rompe, Laskorain suma la quinta falta con nueve minutos por delante, doble a favor de Ibarra que saca Mikel Landa con una mano increíble, secuencia de contraataques con las defensas rotas, en definitiva, muy vistoso para el público y desesperante para los técnicos, que no conseguían enfriar el partido porque el corazón y la ansiedad de los jugadores iba muy por delante de la cabeza.
Quedaban 2 minutos cuando Lasa, que cerró un gran partido, se giraba en un 1×1 y batía a Odei de potente disparo con la zurda, subían los decibelios de Usabal y tiempo muerto visitante para ordenar y trasladar la confianza y recursos necesarios para volver a agarrarse al partido, pero en esta ocasión el plan de viaje no funcionaria, el golpe moral había sido muy duro y a falta de 1:28 Gaba cerraba el partido en una nueva jugada que lo Piparreros no consiguen hacerse con el rechace y bate a Odei por bajo cuando el Lauburu tenía a Liher con la camiseta puesta para salir de 5 en busca del empate.
Liderato para los Tolosarras que tendrán que refrendar en la pista del Marrock de Torrelavega en la última jornada de esta primera vuelta completa, mientras que los nuestros deben rehacerse para no ceder más terreno recibiendo al Castro en Belabieta, equipo que llega en muy buen momento y a tan solo 6 puntos de los Ibartarras.
DETALLES DEL PARTIDO
LASKORAIN K.E.: Mikel Landa, Lasa (3), Juan, Gaba (2), Paul. También jugaron: Joseba, Aritz, Julen, Martín, Juaristi (1) y Beñat.
LAUBURU MAHALA: Odei, Zuri (3), Josu, Aitor y Colas (1). También jugaron: Liher, Arra, Alex, Huici y Gurru.
GOLES 

  • 0-1 MIN 9 Zuri 
  • 0-2 MIN 11 Colas
  • 1-2 MIN 14 Lasa 
  • 2-2 MIN 18 Juaristi
  • 3-2 MIN 20 Gaba
  • 3-3 MIN 21 Zuri
  • 4-3 MIN 25 Lasa
  • 4-4 MIN 31 Zuri
  • 5-4 MIN 38 Lasa
  • 6-4 MIN 39 Gaba

ÁRBITROS 

  • JUAN CARLOS ASENJO (Comité Guipuzcoano) 
  • MIKEL LÓPEZ  (Comité Guipuzcoano) 

CRONOMETRADOR 

  • VERÓNICA DOS ANJOS (Comité Guipuzcoano)