About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 748 blog entries.
15 2016.11.15

Ganorazko partida, Lauburu Mahalak jokatutakoa / Partido serio del Lauburu Mahala

2016-11-15T16:59:04+01:0015/11/2016|

Gazte oparoak 3-0ekoarekin gailendu ziren Errioxar taldearen aurrean Lehenengo taldearen derbi zoragarria, 5-0eko garaipena eta klubeko talde guztien argazki-saio atseginaren ondoren, Jubenilen Ohorezko Mailaren unea iritsi zen; bigarren itzuliari hasiera eman behar zion, lehenbiziko jardunaldian atseden hartu eta gero. Aurkaria, C.D. Valle del Ebro, Errioxako taldea, Zierbenari 6-0 irabazita zetorren partidara; lehenbiziko jardunaldian, gureak han jokatu zutenetik, hobetzen joan direla argi ikusten da honekin. Piparreroak aldiz, lehenbiziko bueltaren ostean ezin dute ustekabearen faktorea kontuan hartu, beste taldeek, Juananek gidatutako lantaldearen joa ekiditeko, norgehiagokak kontserbadore eran planteatzen dituzte gaindituta geratu gabe. Hau guztiarekin hasi zen partida, errioxarrak 9 metroetan sartuta eta [...]

14 2016.11.14

Gipuzkoako derbian poztasun handia hartu zuen Lauburuk bikote nafarrak gidatutako partidan (5-0) / El Lauburu se da una alegría en un derby guipuzcoano guiado por su dupla navarra (5-0)

2016-11-14T08:06:16+01:0014/11/2016|

Garaipen lasaia lortu zuen Lauburuk, denboraldiko partidarik onena egiten zuen bitartean; oso serioa eta jokoaren fase guztietan eraginkor, norgehiagoka sasoi-betean dauden bi jokalariek erabaki zuten: Andoni Carlosena eta Javi Saldise.   Elkar oso ongi ezagutzen duten bi taldeen arteko derbi batean aurreikusi daitekeen tentsio logikoarekin hasi zen partida. Bi taldeak defentsa-zorroztasunean gailentzen saiatu ziren, ibartar kuadroak konbinazio-erasoa lantzen zuen bitartean eta donostiarrek berriz, baloi luzeekin moratuen bizkarraldea bilatzen zuten bitartean. Aukera garbiak ikusteko denbora pixka bat kosta bazen ere, Lauburuk izan zuen norgehiagokaren zama lehenbiziko minutuaz geroztik, eta minutuak pasa hala, Mikel Diestroren mutilak geroz eta konfiantza handiagoa izatea eragiten [...]

11 2016.11.11

Saio bikoitza larunbatean Belabietan: gipuzkoar derbia eta ustekabe gehiago / Sesión doble, derby guipuzcoano incluido y más sorpresas éste sábado en Belabieta

2016-11-11T01:30:49+01:0011/11/2016|

 Larunbat honetan, Ibarran, handitasunezko derbia ikusteko aukera izango dugu: Lauburu K.E. eta Internacional de Intxaurrondo “D4” neurtuko dira, 16:30etik aurrera, eta biek oso helburu ezberdinen pean, gainera. Donostiarrek putzutik ateratzen lagunduko dien puntuen bila joango dira eta gureak berriz, aurreko astean Aragoiarren aurka egindako berdinketa hobetzean izango dute begia, honela, dinamika berean jarraituz, pixkanaka, sailkapenean erditik gorako postuetan kokatzen joateko. Donostiar taldea kategoria honetan berria da eta agian bertan finkatzen kostatzen ari zaio, baina lehiakor izaten jarraitzen dute. Azken jardunaldian, bigarren sailkatua den Zierbena taldearen aurka 1-3 estu batez galdu zuten, beraz, larunbatekoa, ez dela partida erraza izango pentsatu behar [...]

10 2016.11.10

Lauburu K.E. Mahalak Ibarran hasiko du bigarren itzulia / El Lauburu K.E. Mahala inicia la segunda vuelta en Ibarra

2016-11-10T16:38:31+01:0010/11/2016|

Bigarren itzuliko lehenbiziko jardunaldian (ligako zortzigarrena) atseden hartu ostean, Jubenilen Ohorezko Mailak txapelketan jarraituko du, oraingoan, seigarren sailkatua den Valle del Ebro C.D. taldearekin neurtuz. Errioxarrak aurreko jardunaldian Zierbenari 6-0 irabazi zion; Laskorainek, Castro Urdialesen, 1-2 estu batekin irabazi zuen eta Marrock taldeak, Gora Bilbao Redblue taldearen aurka bosnako berdinketarekin amaitu zuen. Juananen mutilak kontzentrazioa eta intentsitatea mantendu beharko dute jokoan, akatsak garesti ordaintzen baitira bestela. Belabietan futbol arratsalde zoragarria igarotzeko aukera: 2.B-koen derbia lehenengo, 16:30ean; atsedenaldian infantilen bi taldeak ikusteko aukera izango dugu, klubaren etorkizuna. Derbia amaitu ondoren, familia-argazkia aterako dugu, Lauburu Ibarraren egitura osatzen duten talde guztiekin, eta [...]

6 2016.11.06

Azken minutuetan garaipenak alde egin eta etxetik kanpora lortutako lehenengo puntua gehitu du Lauburuk (3-3) / El Lauburu suma su primer punto fuera de casa en un partido en el que la victoria se escapó en los últimos minutos (3-3)

2016-11-06T22:34:33+01:0006/11/2016|

Emaitza gazi-gozoa, Aragoitik ekarri zutena ibartarrak larunbatean; Alde batetik, harro, Belabietatik kanpora lortutako lehenbiziko puntuak egindako lan bikaina erakusten duelako, baina gazi, bestetik, bi golen errenta alferrik galtzen utzi izanagatik. Bi taldeak bizi-bizi atera ziren partidaren hasieran, eta hau azpimarratzekoa da, izan ere, istripu bat medio, autobusak ezin izan baitzuen ordurako Ibarrara iritsi eta gure mutilak Zaragozara kotxez joan behar izan zuten, bidaia oraindik gehiago zailduz. Hala ere, kontzentratuta sartu ziren autoan eta bertako taldeak eragindako presioa indargabetzeko gai izan ziren. Honela, aurkariak bere defentsa gure kantxa erdira igotzen zuen bitartean, moratuek, atzetik, beren eraso-jokoa josten asmatzen zuten. Eraso horietako [...]

3 2016.11.03

Lauburu K.E. Ibarrak Aragoira bidaiatuko du / El Lauburu K.E. Ibarra viaja a tierras aragonesas

2016-11-03T20:17:31+01:0003/11/2016|

Lauburu K.E. Ibarra, Aragoiko lurraldera mogituko da, Zaragozara, hain zuzen ere. Bertan, Nuestra Señora del Portal Clubaren aurka jokatu beharko du; mailaz igo berria den taldea da, Zaragozakoa, izan ere, pasa den denboraldian, hirugarren mailako aragoiar multzoan txapeldun geratu eta Bigarren B mailara pasatzeko aukera izan baitzuen. Aurkariak izango diren bi klub hauetan azpiko kategoriek berebiziko eragina dute Bigarren B mailako taldean. Lantaldeko 14 jokalarietatik 10 kanteratik datoz eta honek kategoria horietan lan bikaina egiten ari direla erakusten du. Sailkapen orokorrean puntu baten aldea daukate bi taldeak. Biak, taulako toki lasai batean kokatuak daude eta bizpahiru partida jarraian irabazten saiatuko [...]

1 2016.11.01

Lauburu Mahalak 1go buelta bikaina itxi du / Lauburu Mahala cierra una 1ª vuelta notable

2016-11-01T21:16:32+01:0001/11/2016|

Garaipen berri bat kanpoan Castro Urdiales C.F.S. taldearen aurka 4-6 Jubenilen Ohorezko Mailak amaitu du lehenbiziko buelta, eta nota altuarekin gainera, nahiz eta kanpoan lau partida jokatu behar izan dituen eta etxean bi besterik ez. Bost garaipen eta porrota bakarra egin dute eta honek, sailkapenean lehenengo postura igo ditu Laskoraingo bizilagunekin puntuetan berdinduta. Lauburu Mahalaren partida Castron beste lehenengo bueltako partidak bezala hasi zen, era kuriosoan; bigarren minutuan Zurik (partida bikaina jolastu zuen) 0-1ekoa egin zuen. Hau izango zen, guztira lau gol sartuta, bere arratsalde goleatzailearen hasiera; partidako jokalaria izan zen. Hala ere, Kantabriakoek ez ziren kokildu ezustekoarekin eta berdinketaren [...]

31 2016.10.31

Lauburuk garaipen baliotsua eskuratu zuen Joseba bikain bati eta zorte onari esker (4-3) / Un enorme Joseba y algo de fortuna permiten al Lauburu sumar un valiosísimo triunfo (4-3)

2016-10-31T08:23:21+01:0031/10/2016|

Sufrimendu handiko arratsaldea, eta emozio handikoa, Belabietan bizitu genuena larunbatean. Zorionez, amaiera bikaina izan zuen ibartarrentzat, Sala Quinto F.S. taldeari gailendu zitzaizkielako, nahiz eta aragoiarrek, jokoagatik zein aukerengatik, zerbait gehiago ematea merezi izan zuten. Etxeko taldea bizi-bizi hasi zen, arintasunez jokatuz eta Alejandroren atera erraz iritsiz. Bisitariek aurkari gogorrak izatearen itxura zuten baina lauburutarren lehenbiziko errotazioen bultzadekin gaindituta geratu ziren. 10 minutuz piparreroek nagusi izan ziren eta honela, markagailuan aurreratzeko aukera izan zuten. Nourdinek egin zuen 1-0ekoa, bosgarren minutuan, berak eta Javi Saldisek gidatutako kontra azkar bat amaitu zutenean, azken honen pase bikain bat aprobetxatuz. Ondoren, Javi Saldise berak handitu [...]

28 2016.10.28

Lauburu KE Ibarra Mahalak Castron jokatuko du / El Lauburu KE Ibarra Mahala viaja a Castro Urdiales

2016-10-28T21:51:11+02:0028/10/2016|

Larunbatean LAUBURU K.E. klubak Castro Urdialesko Peru Zaballa pabilioi historikora bidaiatuko du berriro, kantabriar taldearen aurka makina aurrez aurreko jolastu dituen tokira, hain zuzen ere. Kasu honetan Lauburu K.E. Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko Mailari egokitu zaio jokatzea eta Castro Urdiales C.F.S. taldearen aurrera atera beharko du 16:00etan. Zazpigarren jardunaldiarekin lehenbiziko itzulia amaituko da; taldearen egoera aztertzeko garai ona izango da. Gainera ibartarren azken bi aurkariak (Marrock eta Laskorain) elkarren aurka jokatuko dute eta hiru talde hauek dira, 12 punturekin, sailkapenean liderrak. Castro berriz, 9 punturekin sailkapenean laugarren postuan kokatzen da, beraz, partidan garaile ateratzeko eta lehenbiziko postuetatik baztertuak ez geratzeko [...]

28 2016.10.28

Lauburu KE Ibarrak Sala Quinto jasoko du / El Lauburu KE recibe al Sala Quinto

2016-10-28T16:15:18+02:0028/10/2016|

Larunbatean 16:30etan, Lauburu K.E. Ibarrak kategoriako talde mitiko bat jasoko du, Sala Quinto F.S. taldea. Aragoiko taldea kategoria honetan esperientzia duen lantaldeaz osatzen da eta honek, partida oraindik gehiago zailtzen du. Beren bakarkako defentsa azpimarratu daiteke, aldaketekin, Lauburu bezalako lantalde gaztearentzat ez dena batere erraza erasoan hastea. Sala Quinto F.S.  taularen erdialdean dago kokatua, 10 punturekin; toki erosoan dago eta honek, Ibarrara urgentziarik gabe etortzeko aukera ematen dio. Piparreroak aldiz, etxean indartsu egin beharko dute, kategoria honetan, askoz zailagoa baita emaitza ona izatea. Mikel Diestroren aburuz: “taldea oso ongi ari da entrenatzen eta honek norgehiagoka honetara berme batzuekin iristeko aukera [...]

Go to Top