Lauburuk Tafatrans F.S. taldea jasoko du / Lauburu K.E. recibe la visita de Tafatrans F.S.
Bigarren B Nazionaleko txapelketako bigarren jardunaldian, Lauburuk Belabietan debutatuko du Tafatrans F.S. talde nafarraren kontra. Bi taldeak, porrota bana jasan ostean jokatuko dute aurrez aurre. Piparreroak 4-2ko emaitzarekin itzuli ziren Pinseque F.S. taldearen aurka eginda eta nafarrak, berriz, Zierbenaren etxean 0-4 galdu zuten. Lehendabiziko porrotaren ordainetan, Alfredo Hualde entrenatzailea, ukitutako hainbat jokalari berreskuratzen saiatuko da, erronka berri honi bermearekin aurre egin ahal izateko. Lantaldea konfiguratzen jarraitzen dugu, denboraldi hasiera honetan. Aste honetan Cristian Davilak baja eman du, lan arloan hainbat aldaketa izan eta hartutako konpromisoa betetzeko aukerarik gabe geratu denean jakinarazi dio klubari. Baina albiste guztiak ez dira txarrak izan. [...]
