AMAITUTZAT EMAN DU DENBORALDIA LAUBURU IBARRA MAHALAK
Klubeko ia talde guztiek bezalaxe, amaitutzat eman du bere denboraldia baita Euskal Ligakoak ere, Lauburu Ibarra Mahala taldeak. Klubak kategoria honetan parte hartzen zuen lehen aldia izanik, erronka moduan hartu genuen hasieratik. Gainera, jokalari berrien etorrerak haize freskoa ematen zuen, eta denek erakusten zuten lehiatzeko behar zen motibazioa. Zentzu horretan, balorazio orokor bat eginez, entrenatzaileak esan digu taldeak oso lan ona egin zuela lehen itzulian. Bere ustez, partidak lehiatzen jakin izan zuten, eta merezimendu handiko itzulera izan zen; batez ere kontuan hartuta, jokalari falta zela eta, askotan zailtasunak izan zituztela entrenatzeko. Hala ere, Arevalok ez du bigarren itzulia modu [...]