Larunbatean, Full Energia Zaragoza taldearen bisitarekin, Ligako zortzigarren jardunaldiari egin genion aurre Donostian. Marcos, Ceci, Beñi, Txiki eta Dylanekin hasi genuen norgehiagoka eta, 9. minutuan, Txikiren falta baten ostean, bisitariek jaurtiketa zuzena egin zuten arrisku eremutik oso gertu, eta horrekin batera, markagailua ireki zuten (0-1).

Handik gutxira, bigarrena sartzeko zorian egon ziren kontraeraso batean, baina Marcosen hankak eta erreflexuek salbatu gintuzten. Hala ere, 12. minutua iristean, defentsako intentsitate baxuak ondorioak izan zituen, eta aurkarietako batek atzean utzi zituen gure 3 jokalari, ekintza horri bukaera bikaina emateko ia zailtasunik izan gabe (0-2). Ez geunden gustura, eta nabari zen. Are gehiago, bakarka ere ez geunden ondo, eta beraz, 0-2koarekin joan ginen atsedenaldira.

Aldageletatik itzultzean, Dani, Beñi, Txiki, Dylan eta Cecirekin hasi ginen. Kosta egin zitzaigun, baina azkenean, 28. minutuan, Cecik ezker hegaletik murriztu zuen aldea, presio irteera on batean jasotako baloi bati aurre egiteari esker (1-2). Handik gutxira, bigarren zatiaren erdialdean, erantzun egin zuen Full Energiak, beste behin markagailuan urruntzeko: jaurtiketa egin, eta baloia gure defentsaren tartetik sartu zen lehenengo, Marcosen hanketatik gero (1-3).

Aurrerago, Dylanek ondo asmatu zuen amaierarako 6 minutura, penalti-marran bira ederki emanda (2-3). Bukatzeko, 35. minutura iritsita, azkena iritsi zen talde batentzako zein bestearentzako: 4:47ren faltan, Zaragozakoek ate barrura jaurti zuten 5eko jokoa erabiltzen ari ginela (2-4) eta, 4:29ren faltan, berriz, atezain jokalaria mantenduta, Ivanek aurkariaren area erditik sartu zuen (3-4).

Ahal bezala egin genien aurre azken ekintzei, baina ezerk ezin izan zuen eragotzi garaipena Aragoira eramatea. Partidaren amaieran, Diestrok adierazi zuen “partida zaila” izan zela, eta lehiatu ahal izateko, taldeak “oso gogor” aritu behar duela. Era berean, erantsi zuen pixkanaka jokalari guztiak berreskuratzeko irrikitan dagoela.

Hala da!! Oso gauza bereziak datoz, eta azken sentsazioei buelta eman behar diegu horiekin guztiekin gozatu ahal izateko. GOOOOOOOAZEN!!!