Pasa den larunbatean Labastidan, ibartarrak Arrosek bigarren zatian egindako tantoarekin aurretik joan ostean, azken minutuetan jasandako golak berdinketan utzi zuen emaitza.

Lehenengo zatia korapilatsua izan zen, bi taldeak erasoan ezin asmaturik defentsari lana errazten zioten eta piparreroek aukerak ikusten bazituzten ere, ez zuten tantoa egiten asmatzen.

Etxekoek ere izan zituzten aukerak baina amaitu ezinik geratzen ziren. Lehen zatian atezainek protagonismo handia izan zuten baina hala eta guztiz ere, 0-0koarekin amaitu zen.

Bigarren zatian bi taldeak biziago atera ziren. Defentsan erasoak gelditzeko arazoak ikusten hasi ziren eta 10. minutuan Cristianek baloia jaso, Arroseri pasa, eta honek aurkariaren atezainarekin buruz burukoa egin ondoren 0-1ekoa ezarri zuen markagailuan.

Partida hasi eta 30. minutura lortu zuten bisitariek markagailua mugitzea. Orduan, partidua pixka bat nahaspilatu zen, Labastida hazi egin zen baina Joseba bikain batek aukera guztiak ezerezean uztea lortzen zuen.

Lauburuk ere, kontraeraso azkar batzuen bidez, izan zuen aukera ugari markagailua 0-2ra mugitzeko baina minutuak aurrera zihoazen eta ezin. Azken 4 minutuetan Molerok banakoa egin zuen, behin betikoz emaitza finkatuz.

Bietako inork ez zuenez berdinketan amaitu nahi, bi taldeek azken uneetan, jokalari-atezaina atera zuten. Aukera bakarra Garmenek izan zuen, bukaerarako segundu gutxi falta zirela baina baloiak ez zuen sartu nahi izan eta azkenean 1-1eko berdinketan bukatu zen.

IMG_1095-3

Los ibartarras empataban 1-1 el pasado sábado en Labastida en un partido que se adelantaban por mediación de Arros y encajaban el 1-1 en los últimos instantes del encuentro.

La primera mitad fue algo trabada, los dos conjuntos algo imprecisos en ataque ponían las cosas demasiado fáciles a las defensas. Las ocasiones llegaban y eran para los piparreros, pero no acertaban a marcar.

Los locales también gozaban de sus ocasiones, pero tampoco llegaban a materializarlas. Los porteros tuvieron un gran protagonismo en una primera parte que terminaba con 0-0 en el electrónico.

La segunda mitad los dos equipos salían algo más entonados. Las defensas comenzaban a tener dificultades para frenar los ataques. En el minuto 10 de la reanudación Cristian recibía en media cancha y la ponía para Arros, éste se plantaba en un mano a mano frente al meta rival para finalizar con clase y poner el 0-1 en el luminoso.

Habían pasado 30 minutos de partido hasta que los visitantes consiguieron estrenar el marcador. Entonces, el partido se volvió algo loco, Labastida se echaba arriba y gozaba de sus ocasiones que desbarataba un magnífico Joseba.

Lauburu también gozaba de clarísimas ocasiones para poner el 0-2 en rápidos contragolpes en los que parecía que podía terminar de sentenciar el partido.

Los minutos pasaban y el marcador no se movía, hasta que a falta de 4 minutos para el final Molero ponía el 1-1 en el electrónico.

Ninguno de los dos conjuntos se conformaba con el 1-1, y así lo demostraron ambos entrenadores jugándose los últimos minutos con portero-jugador. La tuvo Garmen a falta de pocos segundos para el final del partido, pero el balón no quiso entrar y el partido terminaba con el 1-1.