Partida lehiakor batean, Mahala Lauburu K.E. Jubenilen taldeak Gora F.S. Bilbori 0-3koa eginda irabazi zion larunbatean Bilbon.

Hasiera-hasieratik bi taldeak oso indartsu atera ziren, markagailua estreinatzeko gogoz. Aukerarik arriskutsuenak ibartarrentzako ziren eta 6. minutuan, Tobik aurkariei prestatzeko ere denborarik eman gabe ateratako falta baten ondorioz, Josu Condek 0-1ekoa egitea lortu zuen. Tanto horrekin etxekoek beherakada izan zuten eta ibartarrek golerako aukera onak izan bazituzten ere, atean ez zuten asmatzen eta lehenengo zatia horrelaxe amaitu zen.

Bigarren zatian bizkaitarrak indar handiarekin atera ziren markagailuari itzuli bat eman nahian, eta piparreroek faltak pilatzea lortu zuten, bosgarren falta amaierarako 12 minutu falta zirela iritsi zelarik. Hala ere, Lauburu okerrak zuzentzeko gai izan zen eta aurkaria menderatzeari ekin zion.

Partiduaren 32. minutuan, Asier Ayerbek eskubi aldean kokatuta zegoen Tobiri bidali zion baloia eta honek, jaurtiketa bortitz bat medio, markagailuan 0-2koa ezartzea lortu zuen. Kolpe latz honen ostean, etxekoek atezain-jokalaria atera zuten kantxara, baina Txubelek posizioak mugituz aukera guztiak itxi zizkien bilbotarrei.

Iñaki Peña atezainak lan asko izan zuen tarte baten ondoren, behin betiko emaitza iritsi zen Jokin Odriozolaren eskutik. Markagailuan 0-3koa ipini eta sailkapenerako lehenengo hiru puntuak lortu zituzten ibartarrek.

Filialaren garaipen ezin hobea Arrasaten, Pizza Per Tutti-Mondrate taldeari 3-10 garaitu ondoren. Ibartarrak hasiera-hasieratik menperatu zuten jokua, lehenengo zatia 1-5eko emaitzarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian Lauburukoek oso konzentratuta jokatu zuten, irabazitako denbora eta abantailaz baliatuz, azken emaitzara iritsi arte. Golak Xuar (3), Jokin (3), Igor (2), Armintz (1) eta Borjak (1) sartu zituzten.

Lauburu K.E. Ibarra Kadeteak, Zarautzen irabazi zuten 3 puntuak etxera ekarriz. Asko borrokatu behar izan zuten Zarautz K.E. taldearen aurka eta 5-6ko garaipen estu bat lortu zuten. Hasiera ona izan zuten piparreroek, 4. minuturako tanto batez aurreratu baitziren, baina Zarauztarrak erreakzionatu eta 2-1ekoa egitea lortu zuten aurretik jarriz. Lehenengo zatia binako berdinketarekin amaitu zen. Bigarren zatia lehenengoa bezalakoa izan zen eta golak bi taldeentzat izan baziren ere, azkenean Ibarrak irabazi zuen ongi merezitako 5-6koarekin. Golak Alex (3), Gurru (2) eta Aitor (1).

Lauburu K.E. Ibarra Berastegi, nesken taldeak Idiazabalen 4-3 galdu zuen, kategoriako sailkapenean buru doan Idiazabal K.E. taldearen aurka. Infantilek 0-5 galdu zuten Hirukide Eskolapioak taldearen aurka.

CADETE LAUBURU K.E. IBARRA-3
Argazkia: Lauburu K.E. Ibarra kadeteak

El Juvenil Nacional Mahala Lauburu K.E. venció en un disputado partido al Gora F.S. Bilbo  por 0-3 este pasado sábado en la capital Vizcaína.

Ya desde el inicio los dos conjuntos salieron lanzados a poner el primer tanto en el electrónico. Las ocasiones más peligrosas llegaban por parte de los ibartarras, y en el minuto 6, Josu Conde hacia el 0-1 en una jugada de picardía de Tobi, que sacaba rápidamente una falta sin dar opción de colocarse al conjunto local. Tras ese tanto los locales empezaron a venirse abajo y los de Ibarra aumentaban las ocasiones de gol, pero no estuvieron muy afinados de cara a portería y se llegaba a los primeros 20 minutos de encuentro con el 0-1.

En la segunda parte, los locales salieron con mucha más garra intentando poner las tablas en el marcador. Fruto de ello consiguieron cargar de faltas al conjunto piparrero, llegando a la quinta a falta de 12 minutos para el final. Pero Lauburu fue capaz de corregir esos momentos y empezaron a doblegar físicamente al conjunto Vizcaíno.

En el minuto 32 de partido, Asier Ayerbe profundizó un pase a Tobi, este un poco escorado por la parte derecha lanzó un disparo fortísimo para poner el 0-2 en el marcador. Tras este mazazo el conjunto local puso en pista el portero jugador, pero Txubel empezó a mover las posiciones cerrando toda opción al conjunto de Bilbao.

Después de unos minutos en los que el portero Iñaki Peña tuvo que emplearse a fondo, llegaba el gol que sentenciaba el partido. Jokin Odriozola era el que ponía el definitivo 0-3 en el electrónico para poner los tres primeros puntos en el casillero clasificatorio.

Buena victoria del filial en Arrasate ante el Pizza Per Tutti- Mondrate por un contundente 3-10. Los chavales de Ibarra entraron al partido totalmente enchufados y dominaron el juego desde el minuto uno. Dicha superioridad se tradujo en un claro 1-5 al descanso. En esta ocasión, los jugadores del Lauburu mantuvieron la concentración durante la segunda mitad y supieron jugar con el tiempo y la ventaja del marcador, hasta llegar al 3-10 final. Los tantos marcados fueron de: Xuar (3), Jokin (3), Igor (2), Armintz (1), Borja (1).

Los cadetes de Lauburu K.E. Ibarra se trajeron los 3 puntos de Zarautz en un disputado encuentro ante Zarautz K.E. en el que vencieron por un apretado 5-6. Comenzaba bien para los piparreros que para el minuto 4 se adelantaban en el marcador, pero los zarauztarras reaccionarían para ponerse por delante 2-1. Antes del descanso Lauburu ponía las tablas 2-2. En la segunda mitad siguió el mismo guión y los goles se sucedieron en ambas porterías. Tras varias alternativas de un equipo y de otro se llegaba al final con un meritorio 5-6 para los de Ibarra, con goles de: Alex (3), Gurru (2), Aitor (1).

El conjunto femenino Lauburu K.E. Ibarra Berastegui perdió 4-3 en la cancha de las que van líderes de la categoría Idiazabal K.E. Los infantiles perdieron 0-5 ante Hirukide Eskolapioak.