Bietako edozein gailendu zitekeelarik, azkenean berdinketan amaitu zen Lauburu K.E. Ibarra eta Villa de Murilloren arteko partida.

Partida oso parekatua izan zen hasiera-hasieratik. Etxekoak biziagoak zeudenez, garbiago iristen ziren Laubururen atera. Bertan, Iñaki Peñak, debuta eguna zuen eta lan bikaina egin zuen jubenil taldearen atezainak.

Lesio kontuak direla eta, ibartarren taldea oso lermatua dago; Errioxan jokaldiak lotzea kosta egin zitzaien eta gol-aukera gutxi ikusi zituzten. Lehenengo zatiaren erdian etxekoek 1-0ekoa egin zuten. Kontraeraso batean gertatu zen, eta hasiera batean Peñak baloia gelditzea lortu bazuen ere, zoritxarrez, Aitzolengan bote egin eta sarean bukatu zuen.

Errioxarren tantoak Lauburukoak bizkortzeko balio izan zuen, beren marrak garbiago aurreratzen hasi zirelarik, baina hala ere, atsedenaldira 1-0koarekin joan behar izan zuten.

Bigarren zatian ibartarrak biziago atera eta partida menderatzen hasi ziren. Gol-aukera batzuk ere sortu zituzten, berdinketa gertu ikusten zelarik. Markagailuan banakoa 10. minutuan etorri zen, Xabik, eskuineko bandan Unaik bidalitako baloi bat jaso eta eskuinarekin egindako jaurtiketa bikain baten bidez tantoa egin zuenean.

Azken minutuetan oso paretsu ibili ziren bi taldeak, tantoa edozeinek egin zezakeelarik. Bi taldeak atezain-jokalaria atera zuten partida irabazi nahian baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta 1-1eko emaitzarekin iritsi ziren bukaerara.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

VILLA DE MURILLO: Fernando, Juan Carlos, Jose Antonio, Jorge, Pio. Francisco, Daniel, Adrian eta Raul-ek ere jokatu zuten.

LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, Aitzol (b.a.), Unai, Txipi, Andoni. Ioritz, Xabi (1), Loitzun, Agus, Conde eta Endikak ere jokatu zuten.

Txartel horiak: Daniel (Villa de Murillo) – Unai, Loitzun (Lauburu).

GOLAK

1-0 MIN 10:30 AITZOL (B.A.)
1-1 MIN 30:24 XABI
IMG_1445-2

Lauburu K.E. Ibarra empata a un gol en La Rioja frente a Villa de Murillo en un igualado partido que al final se pudo decantar para cualquiera de las dos escuadras.

El partido comenzaba muy igualado desde el pitido inicial. Los locales, algo más entonados, llegaban con más claridad a la meta de Lauburu, ésta vez defendida por Iñaki Peña, jugador del equipo juvenil que debutaba en el día de hoy con una notable actuación.

A los ibartarras, con el equipo algo mermado por las lesiones, les costaba trenzar jugadas y apenas tenían ocasiones de gol. En el ecuador de la primera mitad llegaba el 1-0 para los locales. Fue en un claro contraataque, en el que Peña, conseguía parar el esférico y desafortunadamente terminaba entrando tras rebotar en Aitzol.

El gol de los riojanos hizo espabilarse a Lauburu, que comenzó a llegar con más claridad tras adelantar sus líneas. A pesar de la mejoría de los visitantes el partido llegaba al descanso con 1-0 en el electrónico.

La segunda mitad comenzaba con los ibartarras más intensos y dominando el encuentro. Las ocasiones comenzaron a llegar, y se veía muy cerca el empate. El 1-1 llegaba en el minuto 10 de la reanudación, Xabi recibía un balón de Unai en banda derecha, y el 2 de los piparreros, algo escorado, soltaba un derechazo que se colaba en la portería para poner las tablas en el luminoso.

En los últimos minutos del partido se vio un partido muy abierto en el que cualquiera de los dos equipos pudo marcar, ambas escuadras fueron a por la victoria apostando por el portero – jugador, pero el marcador no volvería a moverse y se llegaba al final con 1-1 en el electrónico.

DETALLES DEL PARTIDO

VILLA DE MURILLO: Fernando, Juan Carlos, José Antonio, Jorge, Pio. También jugaron Francisco, Daniel, Adrián, Raúl.

LAUBURU K.E. IBARRA: Peña, Aitzol (p.p.), Unai, Txipi, Andoni. También jugaron Ioritz, Xabi (1), Loitzun, Agus, Conde, Endika.

Tarjetas amarillas: Daniel (Villa de Murillo) – Unai, Loitzun (Lauburu).

GOLES

1-0 MIN 10:30 AITZOL (P.P.)
1-1 MIN 30:24 XABI