Jardunaldi beltza ibartarrentzat, partida ikusgarri eta garbi batean Zierbena on baten aurrean galdu baitzuten. Bizkaitarren jokoa oso oldarkorra izan zen eta oso jokaldi onak landu zituzten.

Lehen zatia etxekoen aldeko 3-2 estu batekin amaitu zen. Galipoen lehendabiziko tantoa hasierako 5 minutuetan Cristianen eskutik etorri zen baina bi minutu beranduago Tobik banakoa ezarri zuen markagailuan, ezkerrarekin egindako jaurtiketa bortitz batekin.

Hamalaugarren minutuan Luisen golak bizkaitarrak aurretik jartzea lortu zuen berriro eta 17garrenean Cristian, taldeko kapitainak, falta batean 3-1ekoa egin zuen piparreroen area ertzetik. Lehenengo zatiaren amaierarako minutua besterik falta ez zela, Josu Condek baloia bigarren zutoinean jaso eta 3-2koa ezarri zuen markagailuan. Emaitza horrekin eta zapuztutako aukera ugarirekin atsedenaldia iritsi zen.

Bigarren zatian gol-aukera asko izan zituzten bai batak eta baita besteak ere, baina erasoak atezainak geldiarazten zituzten. Euskadiko Selekzioan egondako bi atezainak topo egin zuten partidan eta biak lan bikaina egin zuten, kategoria honetan bi onenetakoak direla frogatuz.

36garren minutuan Zierbenak 4-2koa egin zuen Aguirrek amaitutako trantsizio azkar baten bidez. Orduan ibartarrek atezain-jokalaria atera zuten baina Sergiok bi taldeen arteko aldea gehiago handitu zuen defentsan eskuratutako baloi batekin. 5-2ko emaitzak piparreroak aukerarik gabe utzi zituen. Hogeita hamazazpigarren minutuan Urko Gagok 5-3koarekin aldea murriztu zuen eta azken minutura arte Mahala Lauburu atezain-jokalariarekin saiatu zen baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta amaierara 5-3ko emaitzarekin iritsi ziren.

Lehenengo mailako filialak launa egin zuen Hirukide Eskolapioak Plomix taldearen aurka. Partida oso bizia non piparreroak 3-0 galtzen hasi ziren baina itzulia ematen jakin izan zuten eta 3-4koarekin aurretik jartzea lortu ere bai. Hala ere, amaierarako segundo gutxi falta zirela etxekoak azken tantoa egin zuten eta partida 4-4ko emaitzarekin amaitu zen.

Lehenengo zatia 0-1ekoarekin amaitu bazuten ere, kadeteak 3-4 irabazi zuten Donostian, Erain taldearen aurka egindako partida parekatu batean. Azken zatian ibartarrak 3 tantoz aurreratzea lortu zuten baina etxekoak suspertu eta bi minutu faltan berdinketara iristea lortu zuten. Norgehiagoka berdinketan amaituko zela ematen zuen baina Liherrek garaipenaren gola sartu zuen partidaren azken erasoaldietako batean. Lauburuko golegileak Julen, Iker, Gurru eta Liher izan ziren.

jDSC_0225

Jornada negra para los Ibartarras, que cayeron derrotados dignamente frente a un buen Zierbena, que desplegó un juego muy agresivo, además de elaborar muy buenas jugadas en un encuentro muy vistoso y muy limpio.

La primera mitad acabó con un ajustado resultado de 3-2 a favor de los locales. Su capitán Cristian inauguraba el electrónico en el minuto 5, pero Tobi dos minutos más tarde ponía el 1-1 de un potente zurdazo.

En el minuto 14, Luis adelantaba al conjunto galipo, y en el 17, nuevamente su capitán Cristian, ponía el 3-1 tras una falta al borde del área piparrera. A falta de un minuto para el final de la primera mitad, Josu Conde recogía el esférico en el segundo palo para poner el 3-2 en el electrónico. Con este resultado y muchas ocasiones desbaratadas se llegaba al descanso.

La segunda mitad comenzaba con varias ocasiones por parte de ambos equipos, pero los ataques eran abortados por los dos guardametas de la Selección de Euskadi, que coincidían ayer en pista, los dos porteros tuvieron una actuación muy destacada, demostrando ser dos de los mejores porteros de la categoría.

En el minuto 36, Zierbena ponía el 4-2 en una rápida transición ejecutada por Aguirre. Fue entonces cuando los ibartarras apostaban por el portero – jugador, pero Sergio incrementaba la ventaja para los locales después de una recuperación en defensa y dejaba a los piparreros prácticamente sin opciones con el 5-2. En el 37 Urko Gago acortaba distancias. En los minutos finales Mahala lo siguió intentando con el cinco para cuatro, pero el marcador no volvería a moverse y se llegaba al final con un resultado de 5-3.

El equipo filial de Primera División Provincial, empataba 4-4 ante Hirukide Eskolapioak Plomix en un intenso partido que los piparreros comenzaban perdiendo por 3-0. Los ibartarras dieron un vuelco al marcador consiguiendo ponerse por delante 3-4, pero a falta de escasos segundos para la finalización, los locales conseguían poner el definitivo 4-4 en el marcador.

Los cadetes vencieron 3-4 en Donostia a Erain en un igualado partido que terminaba con 0-1 en su primera mitad. En el segundo asalto se vio un gran partido en el que los ibartarras conseguían aventajarse por 3-1, pero los locales reaccionaron y ponían las tablas a falta de 2 minutos para el final. Cuando parecía que el encuentro iba a acabar en tablas, Liher conseguía el gol de la victoria en uno de los últimos ataques del encuentro. Los goles de Lauburu fueron obra de, Julen, Iker, Gurru y Liher.