Pasa den jardunaldian Lauburuk Bizkaian jasandako porrota gainditzeko aukera berri bat izango du larunbatean 18:30ean, Belabietan. Aurrean, Iruñeko San Juan taldea izango du, Kopako kanporaketan aurkaria izan zuen taldea, hain zuzen. Hamar egunetan elkarren kontra jokatuko duten bigarren norgehiagoka izango da larunbatekoa. Nafarrek, Kopan kanporatuta geratu ostean, errebantxa lortzeko helburuarekin bidaiatuko dute Ibarrara, eta intentsitate handiko neurketa izatea espero da.
Aurreko aste gogor hura, bi norgehiagoka jokatuta, igaro ondoren, Alfredo Hualderen mutilak indarrak berreskuratzen eta jardunaldi berri hau mimo handiz prestatzen oso kontzentratuta ibili dira. Oihan eta Dani bezalako jokalariek minarekin daude, lehenengoak gainkargatik eta bigarrenak orkatilan jasandako kolpeagatik, baina larunbaterako osatzea espero da eta entrenatzaileak berriro lantalde osoa eskura izatea.
Aurrean izango den taldeak ez du inolako aurkezpenik behar. Iker Bizkain mutilak ibilbide ikusgarria egiten ari dira azken urteetan, beti aurreneko postuetan lehiatuz eta errege koparako sailkapenean sartuz. Beren jokoa aurkariaren kantxan egiten duten presio itogarrian oinarritzen da eta gol gutxi jasotzen dutenez, aurkari deserosoa bihurtzen da. Guille, Tore edo Chema bezalako jokalari beteranoekin batera jokatzen duten jokalari gazteen konbinazioak ikusleentzat oso joko erakargarria eragiten du.
Partida bikainaz gozatzeko aukera beraz, larunbatean Belabietan 18:30etik aurrera. Ibartarrak badakite aurrean, bai ala bai, garaipenaren bila aterako den taldea izango dutela. Hala ere, nafarrek, ostegunean Tafallan Tafatrans taldearen kontra atzeratua zuten norgehiagoka bat jokatuta iritsiko dira Ibarrara, eta talde moreak balizko neke hori aprobetxatzen jakin beharko du, hasieratik Belabietan ohikoa den erritmo bizia ezarriz.
Ibartar eta zale guztiei dei egiten diegu larunbatean taldea animatzera etortzeko. Guztion laguntza ezinbestekoa izango da hiru puntuak etxean geratzeko.
Ez ahaztu, larunbatean denok Belabietara!
Norgehiagoka, betiko moduan, Twitterretik jarraitu ahal izango da.
Atsedenaldian, sarrerako zenbakiarekin, gure laguntzaileak diren Mahala Baserria eta Danon Txokoaren produktu-sorten zozketa egingo da, eta bazkide guztien artean Ostatu jatetxean bi lagunentzako bazkari bat ere, zozkatuko da.
#AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara #GoazenMorez