Lauburu K.E. Santurtzira joango da / Lauburu K.E. se desplaza a Santurtzi
Larunbatean Lauburu K.E. taldeak jokatu beharko duen partida oso garrantzitsua izango da. Santurtziko udal kiroldegian izango da, 18:15ean. Bizkaitarrak, 24 punturekin, sailkapen taularen hamahirugarren postua betetzen dute, jaitsieratik 3 puntura besterik ez, eta moratuengana hurbiltzen eginahalak egingo dituzte. Bost norgehiagoka besterik ez dira falta lehiaketa amaitzeko eta Lauburu K.E., 21 punturekin jaitsiera markatzen duen Gracurris taldetik 7 puntura dago momentu honetan. Ondorioz, Santurtzin jokatu beharreko partida hau irabaztea berebizikoa bilakatzen da; errioxar taldearen porrotak kategoria salbatuko lioke. Taldea Santurtzira doa lehenbiziko itzuliko berdinketa hura ordainetan hartzea eta batezbestekoa lortzea; orduan ez zuten-eta, partida ona jokatu. Aurreko asteburuan Belabietan, A.D. San [...]