Lauburu Aldaz Klinika irabazten jarraitzera / Lauburu Aldaz Klinika a seguir ganando partidos
LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA, Jubenilen Ohorezko Mailak atseden du aste honetan, txapelketan izango den etenaldiagatik. Aurreko jardunaldian garaipen garbia lortu ostean, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen taldea, Lasartera joango da larunbatean, 16:00etatik aurrera, Cecilia fruta denda Kebab Lasarte taldearen aurka jokatzeko asmoz. Bost jardunaldi falta direnean, sailkapeneko lehenbiziko zortzien arteko aldea oso txikia da. Liderra eta zortzigarren sailkatuaren artean sei puntu bakarrik daude eta bigarren eta zortzigarrenaren artean hiru besterik ez. Aste honetako aurkaria goiburuko postu hauetatik at dago, baina ez da lasaitzea komeni eta kontzentrazio handia beharko da partida guztian zehar. LAUBURU ALDAZ KLINIKA emakumezkoen taldeak 2-1 galdu zuen joan [...]