Lauburu K.E. Ibarra Mahala Castro Urdialesera joango da / Lauburu K.E. Mahala visita Castro Urdiales
LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Kantabriara joango da inauterietako larunbatean, Club Futbol Sala Castro Urdiales taldearekin neurtzera. Partida Peru Zaballa eraikinean izango da, 17:00etan. Moratuen espedizioa 13:30ean aterako da Belabieta kiroldegitik. Aurreko jardunaldiko porrotaren ostean, eta jokalarien animoak jasandako kolpea eta gero, aste honetan misterrak izan duen lehenbiziko lana jokalariak animatzea izan da; talde moduan hazten jarraitzea eta astero-astero lehiatzea tokatzen da. Inauteri usaina duen aste honetako aurkaria, gainera, hirugarren sailkatua da; oso zaila jarriko digu. Onena, partidan zentratzea izango dugu, ez badugu beste kolpe bat jasota itzuli nahi. Lesioei dagokienez, Odeik, Huicik eta Josuk ezin izan dute entrenatu aste guztian [...]