Lauburu borrokalari baten aurrerapausoa Zierbena boteretsuaren aurrean (1-2) / Paso delante de un combativo Lauburu ante el poderoso Zierbena (1-2)
Kirolean, batzuetan, markagailuak erakusten duena eta bertan bizitakoa ez dira bat etortzen, talde bati edo besteari meritua kentzeagatik ez, honek ez duelako esfortzuaz, emozioez edota zailtasunean indartsu egiteaz ulertzen, baizik. Horrexegatik, atzoko partidaren emaitza bidegabea izan zela esatea ausartu gabe, ziurtatu genezake, porrota jasan arren, berezko merituekin eta arma guztiekin borrokatu ondoren helmugatik gertu geratu izanaren sentsazio gozo eta lasaigarria geratu zela Belabietan. 40 minutuz ikusitakoari jarraiki, partida bizi eta erakargarria izan zen. Neurketaren hasieran, Lauburuk, bost baja izan arren, Zierbenari presio altua eragin zion, bizkaitarren jokoa eragotziz. Hasierako minutu horietan, Jonathanen atean arrisku handia sortu ez bazuten ere, Ibarrak [...]